Koaxik antolatuta, gazte akuatloia eta triatloi herrikoia izango dira bihar
Kirolez bete-bete dakar zapatua Koaxi triatloi taldeak. Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, VII. Gazte Akuatloia eta VII. Triatloi Herrikoia prest dauzkate. Arrigorri hondartzan egingo da gazte akuatloia, 11:00etan hasita. Aurrebenjaminek (2004-2005 urtean jaiotakoak) 125 metro egingo dituzte aringa-aringa, 50 metro igerian eta 125 metro barriro, aringa-aringan. Benjaminek (2002-2003) 250 metro korrikan, 100 metro igerian eta 250 metro korrikan; alebinek (2000-2001) 500 metro korrikan, 200 metro igerian eta 500 metro korrikan, eta txikiek (1998-1999) 1.000 metro korrikan, 400 metro igerian eta 1.000 metro korrikan. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, horrek distantziak gehiengoak dira. Parte hartzaile guztiak izango dira irabazleak, eta hortaz, guztientzat egongo da opari bera. Izena hondartzan bertan emon behar da, 10:30etik 11:00etara. Merezitako omenaldia «Ondarroako triatloia antolatzen laguntzen duten bolondresen omenez», arratsalde parteak VII. Triatloi Herrikoia ekarriko du. 17:00etan hasiko da proba, eta distantzia nahikoa laburrak izan arren, parte hartzaileek zati bat bakarrik egiteko aukera edukiko dute. «16 urtetik gorako neska, mutil, gazte zein nagusientzat da egokia, familiartean zein lagun artean», azaldu dute Koaxikoek. Hori bai, bizikletako kaskoa eroatea derrigorrezkoa izango da. Arrigorri hondartzan hasita, Itsasaurrera joango dira igerian, 400 metro inguru eginaz. Gero, kostatik Mendexako bidegurutzera joan eta etorri egingo dute. 15 kilometro gutxigorabehera. Azkenik, Kamiñazpira joan-etorriko 3,5 kilometroko [...]
Kirolez bete-bete dakar zapatua Koaxi triatloi taldeak. Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, VII. Gazte Akuatloia eta VII. Triatloi Herrikoia prest dauzkate.
Arrigorri hondartzan egingo da gazte akuatloia, 11:00etan hasita. Aurrebenjaminek (2004-2005 urtean jaiotakoak) 125 metro egingo dituzte aringa-aringa, 50 metro igerian eta 125 metro barriro, aringa-aringan. Benjaminek (2002-2003) 250 metro korrikan, 100 metro igerian eta 250 metro korrikan; alebinek (2000-2001) 500 metro korrikan, 200 metro igerian eta 500 metro korrikan, eta txikiek (1998-1999) 1.000 metro korrikan, 400 metro igerian eta 1.000 metro korrikan. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, horrek distantziak gehiengoak dira.
Parte hartzaile guztiak izango dira irabazleak, eta hortaz, guztientzat egongo da opari bera.
Izena hondartzan bertan emon behar da, 10:30etik 11:00etara.
Merezitako omenaldia
«Ondarroako triatloia antolatzen laguntzen duten bolondresen omenez», arratsalde parteak VII. Triatloi Herrikoia ekarriko du. 17:00etan hasiko da proba, eta distantzia nahikoa laburrak izan arren, parte hartzaileek zati bat bakarrik egiteko aukera edukiko dute. «16 urtetik gorako neska, mutil, gazte zein nagusientzat da egokia, familiartean zein lagun artean», azaldu dute Koaxikoek. Hori bai, bizikletako kaskoa eroatea derrigorrezkoa izango da.
Arrigorri hondartzan hasita, Itsasaurrera joango dira igerian, 400 metro inguru eginaz. Gero, kostatik Mendexako bidegurutzera joan eta etorri egingo dute. 15 kilometro gutxigorabehera. Azkenik, Kamiñazpira joan-etorriko 3,5 kilometroko ibilbidea egingo dute aringa-aringan.