Oihana Kortazarrek urrezko domina lortu du munduko proban
Oihana Kortazarrek urrezko domina lortu du Skygames mendiko mundu txapelketan, kilometro bertikaleko proban. Lasterketak iraun bitartean bero handia egin zuen arren, sasoi onean dagoela erakutsi zuen, beste behin, Kortazarrek. «Oso pozik nago, izan er...
Oihana Kortazarrek urrezko domina lortu du Skygames mendiko mundu txapelketan, kilometro bertikaleko proban.
Lasterketak iraun bitartean bero handia egin zuen arren, sasoi onean dagoela erakutsi zuen, beste behin, Kortazarrek. «Oso pozik nago, izan ere, aurtengo denboraldian iaz bezain ondo eta gustura sentitzen ez banaiz ere, gaur oso ondo ikusi dut neure burua», adierazi zuen helmugara iritsiaz batera. Lasterketaren buruan jarri eta lehenengo postuari eustea lortu zuen. Esan duenez, Laura Orguek eta Mireia Mirok bere saiakera bertan behera uztearen beldur izan zen, baina azkenean, segundo gutxigatik bada ere, lasterketa bereganatzea lortu zuen.
Ekainaren 28an hasi zen pirioneoetan mundu mailako proba, eta etzi amaituko da, Ribagorzan (Aragoi, Espainia). 25 herrialdetako 1.500 atleta ari dira bertan parte hartzen.