Zesta-Puntako pilotari onenak batuko dira gaurtik aurrera Pilotaren Unibertsitatean
Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Profesional Mailako Binakako Zesta-Punta Txapelketa eta Open Txapelketa hasiko dira gaur Markina-Xemeinen. Profesionalik eta afizionaturik onenak bilduko dituzte txapelketek. 22:30ean hasiko dira jokoan. Momentuko bi pilotari onenek hartuko dute parte Binakako Zesta-Punta Txapelketako lehenengo partiduan: Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek. Goikoetxeak Alliezegaz jokatuko du, eta Lopezek barriz, Laurent Garcia lapurtarragaz. Goikoetxea eta Alliez Mexikoko Irekia irabaztetik datoz, eta bertan erakutsitako mailari jarraipena emon nahi diote. Bi bikote horietaz gainera, Eguik eta Hernandezek osotutako bikotea, eta Erkiaga eta Embil pelotariak arituko dira norgehiagokan. Sei partidu jokatuko dituzte Markina-Xemeingo frontoi nagusian, eta semifinaletako bat eta finala Donostian. Open Txapelketa Profesionalen Binakako txapelketako partidua baino aurretik, profesionalak eta afizionatuak nahastuko dituen Open Txapelketa jokatuko da. Beidek eta Bailok, eta Goitiak eta Alliez IIak estreinatuko dute gaur, txapelketa, eta lehia bizia espero da. Lehiaketan aurrera egitea partidu bakarrean erabakiko da, eta beraz, gaurko irabazleak, uztailaren 20ko finalaurrekora pasatuko dira zuzenean. Finalaurreko hori, Arbe eta Salegiren kontra jokatuko dute. Domekan, barriz, Moresmok eta Zabalak, Olharan eta Mandiolaren kontra jokatuko dute, eta bi bikote hauetataik aurrera egiten duenak Antton eta Garate izango ditu aurkari uztailaren 22ko saioan. Open Txapelketako finala uztailaren 27an jokatuko da, bai eta Binakako Txapelketako finalaurrekoetako bat be. [...]
Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Profesional Mailako Binakako Zesta-Punta Txapelketa eta Open Txapelketa hasiko dira gaur Markina-Xemeinen. Profesionalik eta afizionaturik onenak bilduko dituzte txapelketek. 22:30ean hasiko dira jokoan.
Momentuko bi pilotari onenek hartuko dute parte Binakako Zesta-Punta Txapelketako lehenengo partiduan: Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek. Goikoetxeak Alliezegaz jokatuko du, eta Lopezek barriz, Laurent Garcia lapurtarragaz. Goikoetxea eta Alliez Mexikoko Irekia irabaztetik datoz, eta bertan erakutsitako mailari jarraipena emon nahi diote. Bi bikote horietaz gainera, Eguik eta Hernandezek osotutako bikotea, eta Erkiaga eta Embil pelotariak arituko dira norgehiagokan. Sei partidu jokatuko dituzte Markina-Xemeingo frontoi nagusian, eta semifinaletako bat eta finala Donostian.
Open Txapelketa
Profesionalen Binakako txapelketako partidua baino aurretik, profesionalak eta afizionatuak nahastuko dituen Open Txapelketa jokatuko da. Beidek eta Bailok, eta Goitiak eta Alliez IIak estreinatuko dute gaur, txapelketa, eta lehia bizia espero da.
Lehiaketan aurrera egitea partidu bakarrean erabakiko da, eta beraz, gaurko irabazleak, uztailaren 20ko finalaurrekora pasatuko dira zuzenean. Finalaurreko hori, Arbe eta Salegiren kontra jokatuko dute. Domekan, barriz, Moresmok eta Zabalak, Olharan eta Mandiolaren kontra jokatuko dute, eta bi bikote hauetataik aurrera egiten duenak Antton eta Garate izango ditu aurkari uztailaren 22ko saioan.
Open Txapelketako finala uztailaren 27an jokatuko da, bai eta Binakako Txapelketako finalaurrekoetako bat be. Halan, hainbat funtzio ikusteko aukera izango dute uztailean, zesta-punta zaletuek. Bi txapelketa hauetako partiduak egongo dira: gaur, domekan, 15ean, 16an, 20an, 22an eta 27an. Barikuetan, 22:30ean hasiko dira, eta domeketan eta Karmen Egunean 18:00etan.
Egitaraua:
Barikua, 22:30ean
1-Partidua. OPEN TXAPELKETA
BEIDE-BAILO / GOITIA-ALLIEZ II
2-Partidua. PROFESIONAL MAILAKO BINAKAKO TXAPELKETA
GARCIA-LOPEZ /GOIKOETXEA-ALLIEZ
Domeka, 18:00etan
1-Partidua. OPEN TXAPELKETA
MORESMO-ZABALA/OLHARAN-MANDIOLA
2-Partidua. PROFESIONAL MAILAKO BINAKAKO TXAPELKETA
EGUI-HERNANDEZ / ERKIAGA-EMBIL