10:00etan hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean zortzi ondarrutarren kontrako epaiketa
Hamendik ordu erdira da hastekoa Espainiako Auzitegi Nazionalean (Madril) Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe, Olaitz Lema eta Jabier Zubizarretaren kontrako epaiketa. Fiskaltzak ETAko kideak...
Hamendik ordu erdira da hastekoa Espainiako Auzitegi Nazionalean (Madril) Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe, Olaitz Lema eta Jabier Zubizarretaren kontrako epaiketa.
Fiskaltzak ETAko kideak izatea edo ETAgaz kolaboratzea leporatzen diete. Iparragirre, Badiola, Bedialauneta, Alkorta eta Martini ETAko kideak izatea egozten die; Uribe eta Lemari kolaboratzea.
Alfontso Zenon abokatuak defendatuko ditu lehenengo zazpirak, eta Jabier Zubizarretak beste abokatu bat edukiko du. Hiru epaile egongo dira auzia zuzentzen.
Bihar eta uztailaren 16an jarraituko du auziak.