Atxiloketa egunetan egin zituzten adierazpenak «torturapean» egin zituztela berretsi dute gaur, Espainiako Entzutegi Nazionalean, Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe eta Olaitz Lemak. Zigor Auzitegiko Lehen atalak hartu du 2010eko urtarrila-otsailean Ondarroan egindako polizia operazioan atxilotutako bederatzi lagunen kontrako epaiketa. 10:30ean hasi da saioa, auziperatuen deklarazioagaz. Javier Zubizarreta ondarrutarrak eta Jon Iñaki Esnaola debarrak bakoitzak bere abokatua eduki dute, eta Fiskaltzaren zein euren defentsa abokatuaren galderei erantzun diete. Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe eta Olaitz Lemak euren abokatuek –Alfontso Zenon, Kepa Manzisidor eta Ibon Altuna– egindako galderei baino ez diete erantzun. Beste behin be, torturak sufritu izana salatu dute. «Euren kontra dauden froga bakarrak torturapean egindako adirazpenak direla esan dute guztiek», azaldu du senitarteko batek saioa amaituaz batera. 5etik 27 urterako zigor eskaria ETAko Kresala eta Tontor taldeko kideak izatea edo erakunde armatuari laguntza emotea leporatuta, Fiskaltzak bost eta 27 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu auzipetuentzat. Defentsa abokatuek, barriz, absoluzioa eskatuko dute. Akusazioen barri emon eta auziperatuen deklarazioak amaituta, operazio polizialean parte hartu duten ertzainek deklaratu dute, bideokonferentzia bidez. 14:45 aldera amaitutzat emon dute lehen saioa. Horrenbestez, bihar segituko du epaiketak, 10:00etan. Ertzaintzako agenteek jarraituko dute [...]
Joan den asteburuan Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia egin da eta dena «primeran» joan dela gaineratu du udalak. «Herritarrak gustora geratu dira eta antzerkigileak eurak be bai». Argazki galeria ikusi. Asteburuan herria jendez gaine...
Ez dute hutsik egin. Koaxik zapaturako antolatutako VII. Gazte Akuatloiak eta VII. Triatloi herrikoiak jende piloa elkartu dituzte kirola egiten. Antolatzaileak “pozik” agertu dira gaztetxoek eta helduek emondako erantzunagaz. Ikusi arg...
Urtez urte gero eta indar handiagoa hartzen dihoa Markina-Xemeingo Atletismo Eguna. Aurten 118 korrikalarik parte hartu dute herri krosean, eta euretatik 50 markinarrak izan dira, sekula baino gehiago. Bi ordu eta erdian egon zen atletismoaz gozatzeko aukera. Zelaiaren beheko partean lehiatu ziren lehenengo, txupete mailatik hasi eta kadete mailara arteko abiadura probak. 60 metro, 100 metro, 600 metro eta erreleboak egin zituzten gazteek, eta amaitzeko kros txikia burutu zuten. Txikien mailako hogei korrikalarik egin zuten 2.000 metroko krosa, eta hiru lagunen arteko esprintean erabaki zen garailea. Horrela, mutilen mailako lehenengoak Aitor Ansotegi eta Aitor Gandiaga izan ziren, biak batera, eskutik kolpeta gurutzatu zuten helmuga. Herri krosean alde handia atera zien garaileak beste parte hartzaileei. 19 minutu eta 27 segundo besterik ez zituen behar izan Elhassan Oubaddi marokiarrak zazpi kilometroko ibilbidea egiteko. Bere atzetik beste lau marokiar ailegatu ziren helmugara. Cherraoui Mouhssin eta Ameha Weldetsadik izan ziren bigarrena eta hirugarrena. Nesketan, barriz, Iraia Garcia zornotzarra izan zen lehenengoa, eta Mesgnaw Senayet eta Angela Tejedor bigarrena eta hirugarrena. Beteranoen artean, Habassa Abdelhadi marokiarra eta Inma Ruiz gernikarra nagusitu ziren, eta herritarren sariak, Nahia Ibarzabal eta Joseba Plazarentzat izan ziren. Txalo zaparrada handienak, Fortunato Vencedor 83 urteko beteranoarentzat izan ziren. Besoak altzatuta sartu zen helmugan. [...]
Lore dotoreekin atonduta hartu zituen bisitariak, domekan, Kristobal Deunaren ermitak. Auzotarrez gainera, markinar eta etxebarritar asko be batu ziren domekako jaira. Batzuk oinez eta beste asko autoan igo ziren Iturretaraino, eta ohiko meza eta autoen bedeinkapena eginda, probalekuan batu ziren gehienak zaldi probak ikusteko. Amalloko Giñerreiko Guda zaldia eta Etxebarriko Jabier Beideren Rubiak norgehiagoka estua ikusi eta txinga jaurtzen eta txarri harrapaketan ibili ziren nagusiak. Puzgarrietan batu ziren, barriz, txikienak, eta salto eta salto ibili ziren goiz osoan, gazteluan. Bazkarian be lagun talde handia batu da aurten. 150 lagunek dastatu zuten Beti Alai Elkartean egindako janaria aterpeko mahai luzean jarrita. Arratsaldeko probak amaituta, janariz betetako gurditxoa zotz egin zuten. 3.495 zenbakia izan zen saritua, eta jadanik agertu da zorteduna. Argazki galeria ikusgai.
Hamendik ordu erdira da hastekoa Espainiako Auzitegi Nazionalean (Madril) Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe, Olaitz Lema eta Jabier Zubizarretaren kontrako epaiketa. Fiskaltzak ETAko kideak...