Kale Antzerki Jaialdiak kaleak herritarrez bete ditu, beste behin be
Joan den asteburuan Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia egin da eta dena «primeran» joan dela gaineratu du udalak. «Herritarrak gustora geratu dira eta antzerkigileak eurak be bai». Argazki galeria ikusi. Asteburuan herria jendez gaine...
Joan den asteburuan Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia egin da eta dena «primeran» joan dela gaineratu du udalak. «Herritarrak gustora geratu dira eta antzerkigileak eurak be bai».
Asteburuan herria jendez gainezka egon da eta beste behin be, Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak ez du herritarren aurreikuspenak zapuztu. «Herritarrei gehien harritu diotenak castellersak izan dira, estreinako etorri dira eta. Eurak be gustora geratu dira eta datorren urtean barriro be etortzeko irrikaz daudela esan ziguten».