Giro ederrean ospatu dituzte San Kristobalak Markina-Xemeingo Iturreta auzoan
Lore dotoreekin atonduta hartu zituen bisitariak, domekan, Kristobal Deunaren ermitak. Auzotarrez gainera, markinar eta etxebarritar asko be batu ziren domekako jaira. Batzuk oinez eta beste asko autoan igo ziren Iturretaraino, eta ohiko meza eta autoen bedeinkapena eginda, probalekuan batu ziren gehienak zaldi probak ikusteko. Amalloko Giñerreiko Guda zaldia eta Etxebarriko Jabier Beideren Rubiak norgehiagoka estua ikusi eta txinga jaurtzen eta txarri harrapaketan ibili ziren nagusiak. Puzgarrietan batu ziren, barriz, txikienak, eta salto eta salto ibili ziren goiz osoan, gazteluan. Bazkarian be lagun talde handia batu da aurten. 150 lagunek dastatu zuten Beti Alai Elkartean egindako janaria aterpeko mahai luzean jarrita. Arratsaldeko probak amaituta, janariz betetako gurditxoa zotz egin zuten. 3.495 zenbakia izan zen saritua, eta jadanik agertu da zorteduna. Argazki galeria ikusgai.
Lore dotoreekin atonduta hartu zituen bisitariak, domekan, Kristobal Deunaren ermitak. Auzotarrez gainera, markinar eta etxebarritar asko be batu ziren domekako jaira. Batzuk oinez eta beste asko autoan igo ziren Iturretaraino, eta ohiko meza eta autoen bedeinkapena eginda, probalekuan batu ziren gehienak zaldi probak ikusteko. Amalloko Giñerreiko Guda zaldia eta Etxebarriko Jabier Beideren Rubiak norgehiagoka estua ikusi eta txinga jaurtzen eta txarri harrapaketan ibili ziren nagusiak. Puzgarrietan batu ziren, barriz, txikienak, eta salto eta salto ibili ziren goiz osoan, gazteluan. Bazkarian be lagun talde handia batu da aurten. 150 lagunek dastatu zuten Beti Alai Elkartean egindako janaria aterpeko mahai luzean jarrita. Arratsaldeko probak amaituta, janariz betetako gurditxoa zotz egin zuten. 3.495 zenbakia izan zen saritua, eta jadanik agertu da zorteduna.