Adierazpenak «torturapean» egin zituztela berretsi dute auziperatuek
Atxiloketa egunetan egin zituzten adierazpenak «torturapean» egin zituztela berretsi dute gaur, Espainiako Entzutegi Nazionalean, Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe eta Olaitz Lemak. Zigor Auzitegiko Lehen atalak hartu du 2010eko urtarrila-otsailean Ondarroan egindako polizia operazioan atxilotutako bederatzi lagunen kontrako epaiketa. 10:30ean hasi da saioa, auziperatuen deklarazioagaz. Javier Zubizarreta ondarrutarrak eta Jon Iñaki Esnaola debarrak bakoitzak bere abokatua eduki dute, eta Fiskaltzaren zein euren defentsa abokatuaren galderei erantzun diete. Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe eta Olaitz Lemak euren abokatuek –Alfontso Zenon, Kepa Manzisidor eta Ibon Altuna– egindako galderei baino ez diete erantzun. Beste behin be, torturak sufritu izana salatu dute. «Euren kontra dauden froga bakarrak torturapean egindako adirazpenak direla esan dute guztiek», azaldu du senitarteko batek saioa amaituaz batera. 5etik 27 urterako zigor eskaria ETAko Kresala eta Tontor taldeko kideak izatea edo erakunde armatuari laguntza emotea leporatuta, Fiskaltzak bost eta 27 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu auzipetuentzat. Defentsa abokatuek, barriz, absoluzioa eskatuko dute. Akusazioen barri emon eta auziperatuen deklarazioak amaituta, operazio polizialean parte hartu duten ertzainek deklaratu dute, bideokonferentzia bidez. 14:45 aldera amaitutzat emon dute lehen saioa. Horrenbestez, bihar segituko du epaiketak, 10:00etan. Ertzaintzako agenteek jarraituko dute [...]
Atxiloketa egunetan egin zituzten adierazpenak «torturapean» egin zituztela berretsi dute gaur, Espainiako Entzutegi Nazionalean, Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe eta Olaitz Lemak. Zigor Auzitegiko Lehen atalak hartu du 2010eko urtarrila-otsailean Ondarroan egindako polizia operazioan atxilotutako bederatzi lagunen kontrako epaiketa. 10:30ean hasi da saioa, auziperatuen deklarazioagaz.
Javier Zubizarreta ondarrutarrak eta Jon Iñaki Esnaola debarrak bakoitzak bere abokatua eduki dute, eta Fiskaltzaren zein euren defentsa abokatuaren galderei erantzun diete. Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin, Xeber Uribe eta Olaitz Lemak euren abokatuek –Alfontso Zenon, Kepa Manzisidor eta Ibon Altuna– egindako galderei baino ez diete erantzun. Beste behin be, torturak sufritu izana salatu dute. «Euren kontra dauden froga bakarrak torturapean egindako adirazpenak direla esan dute guztiek», azaldu du senitarteko batek saioa amaituaz batera.
5etik 27 urterako zigor eskaria
ETAko Kresala eta Tontor taldeko kideak izatea edo erakunde armatuari laguntza emotea leporatuta, Fiskaltzak bost eta 27 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu auzipetuentzat. Defentsa abokatuek, barriz, absoluzioa eskatuko dute.
Akusazioen barri emon eta auziperatuen deklarazioak amaituta, operazio polizialean parte hartu duten ertzainek deklaratu dute, bideokonferentzia bidez. 14:45 aldera amaitutzat emon dute lehen saioa. Horrenbestez, bihar segituko du epaiketak, 10:00etan. Ertzaintzako agenteek jarraituko dute deklaratzen.
Manifestazio jendetsua
Ehunka lagun batu ziren Ondarroan, atzo, Epaiketarik ez, Euskal Herriak konponbidea behar du lelopean egin zen manifestazioan.
Epaiketa egunetarako iragarri legez, informazio asanblada egingo da, gaur, 20:00etan, Alamedan, eta gauean, 22:00etan, poto hotsa. Bihar be asanblada eta burrunbada izango dira.