
LABen bizikleta martxak 70 bat lagun elkartu ditu gaur –argazkian, parte hartzaileak Mutrikuko Goiko Plazaren parean, atera aurretik– Mutrikutik eta Eskoriatzatik ateratako martxak, aurreikusi modura, 17:35ean ailegatu dira Eibarrera. «Dena ondo j...


Helduak euskaldundu eta alfabetatzea oso garrantzitsua dela iritzita, euskara ikasi edo euskaraz alfabetatzen diren herritarrei diru-laguntzak emotea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Diru-laguntzaren onuradunak Markina-Xemeinen erroldatuta daudenak...

Bihar, 20:30ean, Berriatuko Urepel plazaren inaugurazioa egingo da. Plazan bertan herriko Mikel Lertxundi eskultoreak egindako eskulturak daude. Besteak beste, txalapartariak eta bertsolariak egongo dira ekitaldian eta ondoren luntxa egongo da. Ekital...

Senegaldarren jaia ospatuko da zapatuan, ekimenez ekimen, Itsasaurre plazaren bueltan. 11:00etan hasi eta domeka goizaldera arteko egitaraua prestatu du Ondarroako Udalak. 11:00. Jaiaren hasiera Itsasaurre plazan. 15:00. Herri bazkaria: doakoa izango...

Julia Iriondo zuzendari dela, kontzertuan batuko dira zapatuan, Goiko Plazan, Madalen Abesbatza eta Ondarroa, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Mutrikuko akordeoilariak, 23:00etan hasita. Akordeoi orkestrak hurrengo piezak joko ditu: Agurra (Herrikoia), Franfieboy forever (Frank Sinatra), Paco (Miguel Arrieta) eta Jaialdia (I. Urkizu, Julia Iriondok moldatua). Madalen eta Madalen Txiki abesbatzek hurrengo egitaraua prestatu dute: Irene Galarraga bakarlariak Herri tangoa (J. I. Ansorena), Menditik (Julia Iriondok moldatua); Leire Badiola bakarlariak Gabriel´s Oboe (E. Morricone), Ana Andonegi bakarlariak El rey leon (Elton John) eta Mutrikuar abestiak (Herrikoia).

(gaurko argazkia, marrazoa Mutrikun) Animalia 11:30ak aldera agertu da Mutrikuko igerileku parera. Agertu den momentuan herritar batzuk igerilekuan bainatzen zeuden eta Gurutze Gorriako arduradunek, herritarren oihu artean, uretatik irteteko abisua em...

Lekitto Musika Bandak, Andoni Basterretxea, Delirium Tremens taldeko abeslaria lagun duela, Delirium T. Band ikuskizun berritzailea eskainiko du barikuan, 23:00etan, plazan. Lekitto Musika Bandak prestatutako kontzertuak, 80. hamarkadako talde arrakastatsuenetako abeslariaren eskenatokirako itzulera suposatuko du. Andoni Basterretxeak emongo dio sarrera kontzertuari, eta Lekitto Musika Banda bakarrik arituko da ondoren giroa sortzen. Jose Francoren Aires Vascos eta Ruperto Chapiren Tambor de Granaderos joko dituzte Andoni Basterretxeagaz batu aurretik. Delirium Tremensek horren ezagun egin zituen, eta Xabier Zabalak eta Jabier Ituartek moldatutako, Ikusi eta Ikasi, Kaixo, Ihes, eta Boga-Boga doinuak izango dira kontzertuaren muina, eta talde biak batera joko dituzte fusio berezian. Lekitto Musika Bandak amaituko du emanaldia. Azken hiru doinuak, Glenn Millerren American Patrol, George Gershwinen Rhapsody in Blue eta Leonard Bersteinen West Side Story izango dira.