
Azti Tecnalia zentro teknologikoak egindako ikerketaren arabera, Bizkaiko Golkoko antxoaren biomasa 70.000 tonakoa da. Datua «oso pozgarria» dela esan du Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuak.
Kontuan eduki behar da 2004 eta 2009a bitartean Europako Batzordeak antxoa harrapatzea debekatu zuela, espeziea galtzorian zegoelako. Aurten, ostera, ikerketaren datuei esker, arrantzaleek 2013ko ekainera arte, 20.000 eta 23.000 antxoa tona inguru arrantzatu ahalko dituztela jakin da.
2011 urtean, antxoen biomasa 100.000 tonakoa izan zen. Jaitsierari garrantzia kendu dio Azkuek, «antxoa arrain gorabeheratsua» delako. Oraingoz, 2012an 6.660 tona arrantzatu dituzte, eta horien salmentak 14.585.000 euroko diru irabaziak eragin ditu. Azkuek jakitera emon du Kantauri itsasoko antxoa marka modura har dezaten beharrean ari direla.