70 lagun batu dira LAB sindikatuaren bizikleta martxan
LABen bizikleta martxak 70 bat lagun elkartu ditu gaur –argazkian, parte hartzaileak Mutrikuko Goiko Plazaren parean, atera aurretik– Mutrikutik eta Eskoriatzatik ateratako martxak, aurreikusi modura, 17:35ean ailegatu dira Eibarrera. «Dena ondo j...
LABen bizikleta martxak 70 bat lagun elkartu ditu gaur –argazkian, parte hartzaileak Mutrikuko Goiko Plazaren parean, atera aurretik– Mutrikutik eta Eskoriatzatik ateratako martxak, aurreikusi modura, 17:35ean ailegatu dira Eibarrera. «Dena ondo joan da, arazorik gabe», esan du Aitor Andonegi Mutrikuko LABeko biltzarkideak. Debaldea bizirik, enplegua eta eskubideen alde, burujabetza ekonomikoa eta soziala leloari jarraituta, ehunka lagun daude orain momentuan Eibarren manifestatzen.
