Euskara ikasten dutenei laguntzak emongo dizkie Markina-Xemeingo Udalak
Helduak euskaldundu eta alfabetatzea oso garrantzitsua dela iritzita, euskara ikasi edo euskaraz alfabetatzen diren herritarrei diru-laguntzak emotea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Diru-laguntzaren onuradunak Markina-Xemeinen erroldatuta daudenak...
Helduak euskaldundu eta alfabetatzea oso garrantzitsua dela iritzita, euskara ikasi edo euskaraz alfabetatzen diren herritarrei diru-laguntzak emotea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Diru-laguntzaren onuradunak Markina-Xemeinen erroldatuta daudenak, eta HABEk homologatutako edozein euskaltegitan ikasitakoak izango dira. Urtean, 25.000 euro baino gutxiago irabazten dutenek, %100 laguntza jasoko dute lehen ikasturtean, eta %80koa kopuru horretatik gorakoek. Bigarren mailatik laugarrenera, baina, gutxitzen joango da laguntza kopurua.
Diru laguntza lortzeko eskariak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, udalak, horretarako jarriko dituen eskari-orrietan. Lehen mailako ikasleei euskaltegiak berak bideratuko die eskaerak. Bigarren mailatik laugarren mailara artekoek, barriz, uztailaren 25era arte edukiko dute eskariak egiteko aukera.