Batxilergoko Aparteko Saria irabazi du Nerea Ibarzabal markinarrak
Batxilergoa amaitu du, eta kazetaritza ikasten hasiko da datorren ikasturtetik aurrera Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein, 1994). Bere begi berde eta izaera goxoaren atzean, talentua eta ekintzaile izaera nabari zaizkio, eta ezaugarri horiek eroan dute or...
Batxilergoa amaitu du, eta kazetaritza ikasten hasiko da datorren ikasturtetik aurrera Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein, 1994). Bere begi berde eta izaera goxoaren atzean, talentua eta ekintzaile izaera nabari zaizkio, eta ezaugarri horiek eroan dute oraingoan Eusko Jaurlaritzak emoten duen EAE mailako Batxilergoko Aparteko Saria irabaztera. Halanda be, Lea Artibai Ikastetxeko ikasle izan denak, ez dio sariari garrantzi gehiegirik emon nahi, Selektibitatean nota ona lortzeko ikasi duela dio.
- Elkarrizketa osoa Hitzaren papereko edizioan.