EAEko Auzitegi Nagusiak Alleriko plan urbanistikoa legez kontrakoa dela esan du
Aralarren esanetan, sententzia hori «EAJren asmoentzat kolpe garrantzitsua eta behin betikoa» izan daiteke. Halaber, sententziak EAJk hausnarketa egiteko eta bultzatu duen eredu urbanistikoak izan dituen akatsak onartzeko balio izan dezake. «Gogora...
Aralarren esanetan, sententzia hori «EAJren asmoentzat kolpe garrantzitsua eta behin betikoa» izan daiteke.
Halaber, sententziak EAJk hausnarketa egiteko eta bultzatu duen eredu urbanistikoak izan dituen akatsak onartzeko balio izan dezake. «Gogoratu beharra dago, gainera, espelukazio hori izan dela krisiaren oinarria», gaineratu dute Aralarreko ordezkariek.
«Dirutza inbertitutako plana»
Adibide horrekin, EAEn be espekulazioa bilatzen zuten jarduerak egon direla agerian geratu dela esan du Aralarrek. «Baliogabe geratu den proiektu horretan gastatu duen diru guztia gastatu eta gero, EAJri eskatzen diogu herritarren aurrean azalpenak emateko».
Aralarren ustez, sententziak plana bera «betiko» baliogabetu dezake. «Urte askoan lurra eta baliabide naturalak irentsi eta espekulazio urbanistikoari bide eman zaio».
