Eskolarteko txirrindularitza topaketak egin dira Markina-Xemeinen
160 umek parte hartu zuten domekan, Markina-Xemeinen egon zen Eskolarteko Txirrindulari Topaketetan. Aurrebenjaminetik hasi eta txikien mailara arteko txirrindulariek parte hartu zuten Kareaga industrigunean lehiatu ziren probetan. Mailaren arabera, kilometro bateko zirkuituari buelta gehiago emon behar izan zieten parte hartzaileek. Horrela, bi buelta emon zituzten aurrebenjaminek eta hamabost txikiek. Azken maila horretan egon zen, gainera, parte hartze handiena, eta itzelezko abiaduran emon zion tropelak buelta zirkuituari. Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo taldeek parte hartu zuten topaketetan. Argazki galeria ikusgai.
160 umek parte hartu zuten domekan, Markina-Xemeinen egon zen Eskolarteko Txirrindulari Topaketetan. Aurrebenjaminetik hasi eta txikien mailara arteko txirrindulariek parte hartu zuten Kareaga industrigunean lehiatu ziren probetan. Mailaren arabera, kilometro bateko zirkuituari buelta gehiago emon behar izan zieten parte hartzaileek. Horrela, bi buelta emon zituzten aurrebenjaminek eta hamabost txikiek. Azken maila horretan egon zen, gainera, parte hartze handiena, eta itzelezko abiaduran emon zion tropelak buelta zirkuituari. Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo taldeek parte hartu zuten topaketetan.
