Koadrila Eguna goi-goitik ari dira ospatzen mutrikuarrak
Txarangaren doinuak oraintxe isildu dira malenetan. Aurretik, Goiko Plazan hasi dira herriko musikariak lehen notak jotzen, zezen eta guzti jokatu den futbito txapelketa amaitu bezain pronto. Futbolean Abisa Oh koadrila izan da nagusi. 150 euro jaso di...
Txarangaren doinuak oraintxe isildu dira malenetan. Aurretik, Goiko Plazan hasi dira herriko musikariak lehen notak jotzen, zezen eta guzti jokatu den futbito txapelketa amaitu bezain pronto. Futbolean Abisa Oh koadrila izan da nagusi. 150 euro jaso dituzte. “Oraintxe bertan hasiko gara dirua gastatzen”, aitortu dute, barrea ahotik ezin kenduta. Miruaitz frontoian daukate hitzordua orain lagun taldeek, bazkaritan.
