Vista Alegreko proiektuari auzi helegitea sartzeko baimena eman du epaileak
Vista Alegreko proiektuaren aurka egiteko asmoz herritar batzuk aurkeztu zuten auzi helegitea sartzeko eskabidea ontzat hartu du epaileak. Erabakia eskuetan zutela, zapatuan elkarretaratzea egin zuten herritarrek, Karraspion, eta 50 lagun inguru batu...
Vista Alegreko proiektuaren aurka egiteko asmoz herritar batzuk aurkeztu zuten auzi helegitea sartzeko eskabidea ontzat hartu du epaileak. Erabakia eskuetan zutela, zapatuan elkarretaratzea egin zuten herritarrek, Karraspion, eta 50 lagun inguru batu ziren bertan. Proiektuari auzi helegitea sartzeko lehenengo pausoa orain dela aste batzuk eman zuen Vista Alegreko Mahaia plataformak, eta orain, epailearen erabakia eskuetan dutela, aurrera jarraitzeko indarrez agertu dira proiektuaren aurka dauden herritarrak.