Elkarretaratzea egingo da Lekeition azken murrizketak salatzeko
Espainiako Estatuan emon diren azken murrizketen aurrean, elkarretaratzeak deitu ditu LAB sindikatuak Lea-Artibain eta Busturialdean. Joan den astean, Rajoy presidentearen eskutik egon ziren murrizketak, azken hamarkadetan Espainiako Estatuan emon diren mozketa handienak direla azpimarratu dute. Hori dela eta, Nahikoa da! Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez! Burujabetza politiko eta ekonomikoa! lelopean, eguenean 12:00etan, elkarretaratzea egingo da Lekeition. «Krisialdi ekonomikoaren aitzakipean azken urteotan zerbitzu publikoen murrizketak bata bestearen atzetik ezagutu ditugu, eta horietako bakoitzaren ondotik, aurretik emandakoaren larritasuna gainditzea ia ezinezkoa izango zela ematen zuenean, zulo beltz horretan sakontzen jarraitzeko gaitasuna erakutsi du PPren gobernuak. Eta horrela gertatu zaigu eguazteneko iragarpenagaz be», adierazi du LAB sindikatuak. BEZaren igoera, langabetuentzako diru laguntzak mugatzea, pentsio sistemaren berrikuspena, eta dependentzia laguntzen jaitsiera besteak beste, egoera larriena pairatzen ari diren gizarte sektoreen aurkako eraso zuzena dira sindikatuarentzat. «Eta une honetan egoera jasanezina duten ekonomia familiarrak oraindik gehiago itoko ditu», diote.
Espainiako Estatuan emon diren azken murrizketen aurrean, elkarretaratzeak deitu ditu LAB sindikatuak Lea-Artibain eta Busturialdean. Joan den astean, Rajoy presidentearen eskutik egon ziren murrizketak, azken hamarkadetan Espainiako Estatuan emon diren mozketa handienak direla azpimarratu dute. Hori dela eta, Nahikoa da! Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez! Burujabetza politiko eta ekonomikoa! lelopean, eguenean 12:00etan, elkarretaratzea egingo da Lekeition.
«Krisialdi ekonomikoaren aitzakipean azken urteotan zerbitzu publikoen murrizketak bata bestearen atzetik ezagutu ditugu, eta horietako bakoitzaren ondotik, aurretik emandakoaren larritasuna gainditzea ia ezinezkoa izango zela ematen zuenean, zulo beltz horretan sakontzen jarraitzeko gaitasuna erakutsi du PPren gobernuak. Eta horrela gertatu zaigu eguazteneko iragarpenagaz be», adierazi du LAB sindikatuak.
BEZaren igoera, langabetuentzako diru laguntzak mugatzea, pentsio sistemaren berrikuspena, eta dependentzia laguntzen jaitsiera besteak beste, egoera larriena pairatzen ari diren gizarte sektoreen aurkako eraso zuzena dira sindikatuarentzat. «Eta une honetan egoera jasanezina duten ekonomia familiarrak oraindik gehiago itoko ditu», diote.