Euskal Herriko herriarteko finala jokatuko du Markinak barikuan
Euskal Herriko Herriarteko Esku Pilota Txapelketako finalera ailegatu da Markina-Xemeingo esku pilota taldea Hernaniri 3 eta 0 irabazi ondoren. Joan den asteburuan jokatu zuen bueltako partidua Markinako Esku Pilota Taldeak, eta etxean lortutako emaitz...
Euskal Herriko Herriarteko Esku Pilota Txapelketako finalera ailegatu da Markina-Xemeingo esku pilota taldea Hernaniri 3 eta 0 irabazi ondoren. Joan den asteburuan jokatu zuen bueltako partidua Markinako Esku Pilota Taldeak, eta etxean lortutako emaitza bera eginda eskuratu zuen finalerako pasea. Orain, Markinako pilotariak, Doneztebekoekin aurkituko dira aurrez aurre finalean. Nafarrak, iazko irabazleak dira, eta talde ona daukatela dio Urionabarrenetxeak, baina, «irabazi ahal dugu» esan du. Finala, barikuan jokatuko da Gallartan 18:30ean, eta bertara joateko autobusa antolatu du Markinako Esku Pilota Taldeak. Autobusak 16:45ean irtengo du autobus geltokitik eta izena udaletxean emon behar da eguenerako. «Euskal Herriko finalera ailegatzea lorpen handia da guretzat, egun handia izango da», esan dute.