Herriko kirolarien historia aztertzeko beka deialdia egin du Ondarroako Udalak
Aurten, Dina Bilbao herriko kirolaria zena izango da aztertu behar den pertsona. Herritarrek abuztuaren 3ra arte aurreproiektuak aurkezteko epea dute. Beka alkateak esleituko du, abuztuaren erdian. Beka eskaria egiteko herritarrak udaletxeko kirol sailera joan beharko dute. Eskaerak egin eta agiri guztiak aurkezteko epea abuztuaren 3an amaitzen da. Egun horretarako, interesatuek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte kirol sailean (Musika plaza, z/g): eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia bat, titulazio akademiko zehaztua eta osotua, curriculuma, gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua (ahalik eta zehatzena, gehienez be bost orrialdekoa). Proiektuaren xehetasuna azaltzerakoan, lanaren ikerketa esparrua, ikertzaileak aurretik duen esperientzia, helburuak, materialak, baliabideak eta lan metodologia, lana gartzeko kronograma eta aurreikusitako emaitzak eta horien interesa zeintzuk diren zehaztu beharko dira. Dokumentazioa osotuz Behin dokumentazioa aurkeztu eta udalak eskatzaileak baldintzak betetzen ez dituela ikusiko balu, herritarrak hamar eguneko epea edukiko du konponketak egin edo beharrezko agiriak barriro be aurkezteko. Dena dela, eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, epaimahaiak informazio osagarria eskatu dezake edota hautagi batzuk proiektua defendatzera dei ditzake. Epaimahaia Beka bera alkateak esleituko du, abuztuaren erdi aldera, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren. «Proposamen hori epaimahaiak epaitutako merezimendiu lehiaketa baten emaitza oinarritzat hartuta egingo da». Eta epaimahaia alkateak, kirol teknikariak, udaleko idazkariak, Bilduko bi [...]
Aurten, Dina Bilbao herriko kirolaria zena izango da aztertu behar den pertsona. Herritarrek abuztuaren 3ra arte aurreproiektuak aurkezteko epea dute. Beka alkateak esleituko du, abuztuaren erdian.

Beka eskaria egiteko herritarrak udaletxeko kirol sailera joan beharko dute. Eskaerak egin eta agiri guztiak aurkezteko epea abuztuaren 3an amaitzen da.
Egun horretarako, interesatuek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte kirol sailean (Musika plaza, z/g): eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia bat, titulazio akademiko zehaztua eta osotua, curriculuma, gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua (ahalik eta zehatzena, gehienez be bost orrialdekoa). Proiektuaren xehetasuna azaltzerakoan, lanaren ikerketa esparrua, ikertzaileak aurretik duen esperientzia, helburuak, materialak, baliabideak eta lan metodologia, lana gartzeko kronograma eta aurreikusitako emaitzak eta horien interesa zeintzuk diren zehaztu beharko dira.
Dokumentazioa osotuz
Behin dokumentazioa aurkeztu eta udalak eskatzaileak baldintzak betetzen ez dituela ikusiko balu, herritarrak hamar eguneko epea edukiko du konponketak egin edo beharrezko agiriak barriro be aurkezteko.
Dena dela, eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, epaimahaiak informazio osagarria eskatu dezake edota hautagi batzuk proiektua defendatzera dei ditzake.
Epaimahaia
Beka bera alkateak esleituko du, abuztuaren erdi aldera, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren. «Proposamen hori epaimahaiak epaitutako merezimendiu lehiaketa baten emaitza oinarritzat hartuta egingo da». Eta epaimahaia alkateak, kirol teknikariak, udaleko idazkariak, Bilduko bi ordezkarik eta EAJko batek osatuko osatuko dute.
Bekaren gaineko xehetasun guztiak Ondarroako Udaleko web orrialdean daude ikusgai (www.ondarroa.eu).