Ispasterko Santiago Jaiak hasi dira
Txanton Piperriren igoeragaz hasi ziren atzo iluntzean jaiak. Danborradak lagunduta, jaietako lehenengo eguna jendetsua izan zen. Plaza bete-bete eginda zegoela, ume, gazte eta nagusiak danbor hotsaekin lagundu zioten Txanton Piperriri kanpandorrera a...
Txanton Piperriren igoeragaz hasi ziren atzo iluntzean jaiak. Danborradak lagunduta, jaietako lehenengo eguna jendetsua izan zen. Plaza bete-bete eginda zegoela, ume, gazte eta nagusiak danbor hotsaekin lagundu zioten Txanton Piperriri kanpandorrera ailegatzen. Lekeitioko Aittitta Makurra txarangak alaituta, jai giroa herri osora hedatu zen. Eta horrela jarraituko du gaur be.
