«
Landa Garapenerako Elkarteak modu aktiboan lan egiten du bertoko landa garapenaren alde», gaineratu du
Bizkaiko Foru Aldundiak. Hori dela eta, elkarteagaz elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Aldundiak.
Abiaraziko diren
proiektuekin helburu jakin batzuk bete nahi dira: eskualdean zuzeneko salmenta bultzatzea, abeltzaintza eta nekazaritzako hondakinen gaikako bilketa egitea, ingurumenaren kudeaketa eta antolamendua eta landa inguruko kontsumitzailearen kontsumo joerak eta erosketa ohiturak aztertu.

Aipatu helburuak lortzeko,
proiektuak ondoko herrietan bultzatuko direla adierazi du Aldundiak: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.
Zuzeneko salmenta bultzatzeaz gain, tokiko produktuak ezagutzera ematea be helburuetan sartzen da. Bide beretik, baserritarrei euren produktuak zuzeneko salmentan jartzeko guneak zeintzuk diren be adieraziko zaie. «Baserriko produktuak proiektuaren bidez, lurralde osoan egiten diren azoka guztietan zuzeneko salmenta bideratuko da. Horretarako, tokian tokiko produktuei kalitate-zigiluak jarriko zaizkie eta jatorrizko izendapenak erabiliko dira. Horrela kontsumitzaileak produktuak erraz ezagutuko ditu».
Kontsumitzaileei begira
Kontsumitzaileari zuzendutako sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina be jarriko da abian. «Kontsumo joerak eta erosketa ohiturak be aztertuko dira».
Paisaia kudeatzea eta antolatzea be beste helburu bat da. «Balio handiko paisai lekuak eta ibilbideak identifikatuko dira, seinaleak, informazio grafiko eta idatzia eta bestelako informazio turistikoak erabiliz».
Eta nola ez, Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak 2009. urtean abiarazi zuen nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinen gaikako bilketa be bermatuko dela aurreratu dute. «Baserritarrei informaizoa emanaz eta Udalei proiektuetan parte hartzeko esanaz, bilketa guneak ezarri, bilketen egitegia diseinatu eta bildutako hondakinak biltegiratzeko edukiontziak banatuko dira».
Hondakinen bilketa, aurrera
Hondakinen bilketan Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak orain arte egindako lana «arrakastaz» egin dela gaineratu du Aldundiak. «Elkartea ez da hondakinen kudeatzailea, baina bere eginkizuna funtsezkoa da ustiategien eta enpresa kudeatzaile homogolatuen arteko bitartekari lanetan».
Horrela beraz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, hondakinen arazo «larria» kopontzen jarraituko du bertoko Landa Garapenerako Elkarteak.