Datorren astean hasiko da belargune ondoko obra Zaldupen
Datorren astean hasi eta hilabetean amaituta egongo da Zaldupe futbol zelai inguruko obra. Behin hori amaituta, obraren bigarren fasea hasiko da: berdegune artifiziala ipintzeko lana. Azarorako prest egongo da zelaia, hortaz. ”Pozik gaude. Udal...
Datorren astean hasi eta hilabetean amaituta egongo da Zaldupe futbol zelai inguruko obra. Behin hori amaituta, obraren bigarren fasea hasiko da: berdegune artifiziala ipintzeko lana. Azarorako prest egongo da zelaia, hortaz. ”Pozik gaude. Udalak agindutakoa bete du”, adierazi du Aurrerako lehendakari Eladino Gonzalezek obraren gertutasuna ikusita. Kirol alorrera begiratuta, lanek iraun bitartean, Markina-Xemeingo futbol zelaian jokatu eta entrenatuko du Aurrerak. Nagusiek irailaren 16an hasiko dute liga, Errenterian, Touringen aurka. Barroetak hartuko du etxeko lehen norgehiagoka, irailaren 22an: ondarrutarrek Aloñamendi hartuko dute.