Eskola Kiroleko programan izena emateko epea barikuan amaituko da
Etzi izango da Eskola Kiroleko programan izena emateko azken eguna. Urriaren 1ean hasiko da ikasturte berria, eta interesatuek ikastetxeetan aurkeztu behar dituzte izena emateko orriak, ordainagiriarekin batera. Eskaintza zabala dakar programak: bestea...
Etzi izango da Eskola Kiroleko programan izena emateko azken eguna. Urriaren 1ean hasiko da ikasturte berria, eta interesatuek ikastetxeetan aurkeztu behar dituzte izena emateko orriak, ordainagiriarekin batera. Eskaintza zabala dakar programak: besteak beste, psikomotrizidadea, gimnasia erritmikoa, aerobica, eskalada, zesta, mendia, multikirola eta kirol alternatiboak egiteko aukera izango dute umeek, herriko kirol elkarteen parte hartzeagaz. Barikua baino beranduago izena ematen duenak 20 euro gehiago ordaindu beharko ditu.