Irrintziak, skatea eta piraguak antzar bezperan
Maite Txakartegi eta Naiara Plazak bota dute aurtengo jaietako txapelketako irrintzirik onena. Eguerdi partean, jendez bete da Limoneroa, 31. txapelketa ikusteko. Urtero legez, parte hartzea handia izan da, halan, 20 ume eta 12 nagusi jarri dira mikrofono aurrean irrintzirik luze eta sendoena egiteko. Guztien oihua entzunda, hamar minutuko tartea hartu du epaimahaiak erabakia hartzeko, eta hauek izan dira aurtengo irabazleak. Nagusietan, irabazlea Naiara Plaza izan da, bigarrena Saioa Sustaeta eta hirugarrena, Iker Gerrikabeitia. Umeen tartean barriz, Maite Txakartegik eroan du txapela, Maite Garagarzarentzat izan da bigarren saria, eta hirugarren postua, Klaudia Erkiagak eskuratu du. Sari berezi bat be emon du aurten epaimahaiak. Saria Maite Gallorentzat izan da. Irrintzi txapelketaz gainera, skate eta piragua tailerrak egon dira goizean. Txosna Batzordeak antolatutako egitarauaren baitan, eta Komando Rampa Bako eta Dzangaren eskutik, skatean eta piraguetan ibiltzeko aukera eduki dute ume, gaztetxo eta nagusiek. Parkeko ranpan gora eta behera aritu dira gazteak, eta hamabi piragua atera dira Isuntzako hondartzatik irlarako bidean.
Maite Txakartegi eta Naiara Plazak bota dute aurtengo jaietako txapelketako irrintzirik onena. Eguerdi partean, jendez bete da Limoneroa, 31. txapelketa ikusteko. Urtero legez, parte hartzea handia izan da, halan, 20 ume eta 12 nagusi jarri dira mikrofono aurrean irrintzirik luze eta sendoena egiteko. Guztien oihua entzunda, hamar minutuko tartea hartu du epaimahaiak erabakia hartzeko, eta hauek izan dira aurtengo irabazleak. Nagusietan, irabazlea Naiara Plaza izan da, bigarrena Saioa Sustaeta eta hirugarrena, Iker Gerrikabeitia. Umeen tartean barriz, Maite Txakartegik eroan du txapela, Maite Garagarzarentzat izan da bigarren saria, eta hirugarren postua, Klaudia Erkiagak eskuratu du. Sari berezi bat be emon du aurten epaimahaiak. Saria Maite Gallorentzat izan da.
Irrintzi txapelketaz gainera, skate eta piragua tailerrak egon dira goizean. Txosna Batzordeak antolatutako egitarauaren baitan, eta Komando Rampa Bako eta Dzangaren eskutik, skatean eta piraguetan ibiltzeko aukera eduki dute ume, gaztetxo eta nagusiek. Parkeko ranpan gora eta behera aritu dira gazteak, eta hamabi piragua atera dira Isuntzako hondartzatik irlarako bidean.

