Turismoak gora egin du Mutrikun ekainetik abuztuaren erdialdera
Ekainetik abuztuaren 15a bitarteko turismo datuak onak izan dira Mutrikun. Datuak eskuetan hartuta, 4.629 bisitari pasatu dira sasoi Mutrikuko turismo bulegotik, 2011 urteko garai berean baino %5 gehiago. Datu hori aztertzeko garaian aldaketa handia n...
Ekainetik abuztuaren 15a bitarteko turismo datuak onak izan dira Mutrikun. Datuak eskuetan hartuta, 4.629 bisitari pasatu dira sasoi Mutrikuko turismo bulegotik, 2011 urteko garai berean baino %5 gehiago.
Datu hori aztertzeko garaian aldaketa handia nabarmentzen da datuak hilabeteka bananduz gero: ekainari eta uztailari dagokionean, bisitari kopurua handitu egin da, %59 ekainean eta % 10 uztailean.
Atzerritar gehiago
Joera hori, dena dela, apurtu egin da abuztuko lehenengo hamabostaldian, %10eko jaitsierarekin. Azken datu hori ulertzeko garaian, baina, kontutan izan behar da aurtengo uztailean eta abuztuan 2011n baino zortzi ordu gutxiago ireki dela turismo bulegoa astean. «Horrek berez Mutrikura etorri den bisitari kopurua aurreko urtean baino handiagoa dela pentsatzera eramaten gaitu, batez ere uztaileko datuak ikusita», azaldu dute.
