Mutrikuk ez duela erreskaterik eskatu argitu du udalak
Komunikabideetan Mutrikuko egoera ekonomikoari buruz zabaldutako datuak guztiz zuzenak ez direla argitu nahi izan du Mutrikuko Udalak. “Mutrikuk ez dio diputazioari erreskaterik eskatu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari da udalerriaren egoera ekonomikoa onbideratzeko eta etorkizun hobe baterako zutoinak jartzen hasteko”. Horrenbestez erantzun die Joseba Palenzuela alkateak (Bildu) komunikabideetan herriko egoera ekonomikoari buruz zabaldutako berriei. Bilduk herritarrei batzar irekian lehenengo eta aurrekontuen onarpenean gero eman zuen udalaren egoera ekonomiko eskasaren berri, udal aurrekontuak aurrera ateratzeko “bai edo bai aldundiari esku emanda” joatea ezinbestekoa zela argi esanaz.
Komunikabideetan Mutrikuko egoera ekonomikoari buruz zabaldutako datuak guztiz zuzenak ez direla argitu nahi izan du Mutrikuko Udalak. “Mutrikuk ez dio diputazioari erreskaterik eskatu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari da udalerriaren egoera ekonomikoa onbideratzeko eta etorkizun hobe baterako zutoinak jartzen hasteko”. Horrenbestez erantzun die Joseba Palenzuela alkateak (Bildu) komunikabideetan herriko egoera ekonomikoari buruz zabaldutako berriei.
Bilduk herritarrei batzar irekian lehenengo eta aurrekontuen onarpenean gero eman zuen udalaren egoera ekonomiko eskasaren berri, udal aurrekontuak aurrera ateratzeko “bai edo bai aldundiari esku emanda” joatea ezinbestekoa zela argi esanaz.