Udako merkatu txikiak domekan irekiko ditu ateak
Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta, uda parteko merkatu txikia egongo da domekan. Eguraldia lagun bada, Alamedan ipiniko dira saltokiak, 10:00etatik 19:30era. Euria eginez gero, Berdura Plazan, 10:00etatik 15:00ak arte. Ohik...
Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta, uda parteko merkatu txikia egongo da domekan. Eguraldia lagun bada, Alamedan ipiniko dira saltokiak, 10:00etatik 19:30era. Euria eginez gero, Berdura Plazan, 10:00etatik 15:00ak arte. Ohikoa denez, nahikoa denda batuko dira merkatu gunean: 20 bat, aukera zabalagaz: kirol jantziak, osagarriak, optikoak, ume zein nagusientzako oinetako zein arropak. Prezio onean eskuratu ahalko dira.
