Antero joan da jaiei amaiera emonez
Antiguako Amaren Egunak ekarri zuen agurra. Antero ezkutatu zen, eta Aittitta Makurra txarangak animatuta koittaduaren kalejirak ibilbide beltza egin zuen plazatik Talaraino. 2012ko sanantolinak amaitu dira. Zortzi egun iraun dute aurten Lekeitioko jaiek, eta ekimenik ez da falta izan ondo pasatzeko. Koadrilen bajadekin hasi ziren jaiak, eta portuko kontzertuekin amaitu dira. Azken egunean, Mc Onak, Zea Mays eta Skateitan taldeen kontzertuek jarri zuten eta giroa portuko txosnetan. Musikak tarte garrantzitsua eduki du, zelan ez, Lekeition, eta Konpainiako gutiziak izeneko aukerak Anari eta BB abeslarien kontzertu intimo eta bereziak ekarri dituzte. Txosna inguruan eta txikigunean be egon da mugimendua. Txikiek hainbat tailerretan parte hartu dute, piragua eta skatea tarteko. Eurak izan ziren bai eta agurrean parte hartzera animatu zirenak be. Izarak jantzita eta mamuen laguntzagaz egin zuten jaietako azken bidea.
Antiguako Amaren Egunak ekarri zuen agurra. Antero ezkutatu zen, eta Aittitta Makurra txarangak animatuta koittaduaren kalejirak ibilbide beltza egin zuen plazatik Talaraino. 2012ko sanantolinak amaitu dira.
Zortzi egun iraun dute aurten Lekeitioko jaiek, eta ekimenik ez da falta izan ondo pasatzeko. Koadrilen bajadekin hasi ziren jaiak, eta portuko kontzertuekin amaitu dira. Azken egunean, Mc Onak, Zea Mays eta Skateitan taldeen kontzertuek jarri zuten eta giroa portuko txosnetan.
Musikak tarte garrantzitsua eduki du, zelan ez, Lekeition, eta Konpainiako gutiziak izeneko aukerak Anari eta BB abeslarien kontzertu intimo eta bereziak ekarri dituzte.
Txosna inguruan eta txikigunean be egon da mugimendua. Txikiek hainbat tailerretan parte hartu dute, piragua eta skatea tarteko. Eurak izan ziren bai eta agurrean parte hartzera animatu zirenak be. Izarak jantzita eta mamuen laguntzagaz egin zuten jaietako azken bidea.
