Kemen Urangak Westminsterreko auzitegian deklaratu du gaur
Kemen Uranga ondarrutar preso politikoak urriaren 5ean agertu beharko du Westminsterreko auzitegian (Londres, Ingalaterra), bere estradizioaren inguruan erabakitzeko. Horixe esan du gaur goizean Daphne Wickham magistratuak Urangak auzitegi berean bid...
Kemen Uranga ondarrutar preso politikoak urriaren 5ean agertu beharko du Westminsterreko auzitegian (Londres, Ingalaterra), bere estradizioaren inguruan erabakitzeko. Horixe esan du gaur goizean Daphne Wickham magistratuak Urangak auzitegi berean bideokonferentziaz deklaratu ostean. Izapideak izapide, Uranga Espainiara eroatearen gaineko epaiketa datorren azaroaren 13an egingo da. Joan den abuztuaren 8an atxilotu zuten Uranga Londresen, ETAko kidea delakoan. Bizkaia taldeagaz kolaboratu izana egozten diote. 2000. urtetik dago ihes eginda Uranga, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak hura atzemateko euroagindua emonda zeukan, 2011 urtean.