‘Iparorratza’ aldizkaria kaleratu du Lekittoko Ezker Abertzaleak
Iparorratza izeneko aldizkaria kaleratu berri du Lekittoko Ezker Abertzaleak. Atalak, aldagarriak izango dira, eta herritarren ekarpen eta momentuko beharrizanen arabera moldatuko dituzte. «Herri baten iparorratza herritarrak dira, herria bera, eta al...
Iparorratza izeneko aldizkaria kaleratu berri du Lekittoko Ezker Abertzaleak. Atalak, aldagarriak izango dira, eta herritarren ekarpen eta momentuko beharrizanen arabera moldatuko dituzte.
«Herri baten iparorratza herritarrak dira, herria bera, eta aldizkari hau herriagaz egindakoa da, herriak berak egina», azaldu dute egileek. «Iparra: Euskal Herria libre eta gorrian Lekitto koloretsua sortzea. Iparorratza: helburu hori dugun Lekittoko ezkertiar eta abertzale guztiak. Guk guztiok osotzen dugu Iparorratza eta gu guztion tresna izatera dator aldizkari berria», argitu dute.