Konstituzionalak esan du Mamarru askatzeko erabakia ez dagokiola berari
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Isidro Garalde Mamarru preso politiko ondarrutarraren askatasun erabakia ez dagokiola berari esan du, Konstituzioan eta 2/1979 Lege Organikoan ezarritako prozedura jurisdikzionaleko kasuetan bakarrik esku hartu dezakeela argudiatuta. Ein Daigun Bidi Herri Bilguneak bideratutako eskariari emon dio hori erantzun hori Konstituzionalak. Maiatzaren 30ean Isidro Garalde Mamarru ondarrutarraren askatasuna eskatzeko eta 197/2006 sententzia (Parot doktrina legez ezaguna) bertan behera uzteko eskatzen zituzten 1.890 sinadura eman zizkieten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ararteko Iñigo Lamarkari. Harek egindako harreragaz «pozik» agertu ziren Ein Daigun Bidi ekimeneko ordezkariak. Eskaria Espainiako Auzitegi Konstituzionalera, Espainiako Espetxe Zuzendaritzara, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira eta Espainiako Herriaren Defendatzailearen bulegora bidaltzeko konpromisoa hartu zuen Lamarkak orduan. Hori eginda, oraingoz Auzitegi Konstituzionalaren erantzuna baino ez dute jaso eskatzaileek. Elkartasun kanpaina Joan den martxoan ipini zuten zuten 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! sentsibilizazio kanpaina eta sinadura bilketa. Arartekoagaz egindako bileragaz emon zuten amaitutzat. Espetxe onurak edo erredentzioak espetxe zigor bakoitzari aplikatzean datza 197/2006 doktrinak; ez presoak guztira bete beharko lituzkeen gehienezko 30 urteko kopuruari, 2006ra arte egiten zen modura. Modu horretan, 1973ko Zigor Kodeagaz epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dauzkaten presoei emondako erredentzioak de facto deuseztatu egiten dizkie Parot doktrina legez ezagutzen denak. Uztailean 197/2006 doktrina ez dela onargarria esan [...]
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Isidro Garalde Mamarru preso politiko ondarrutarraren askatasun erabakia ez dagokiola berari esan du, Konstituzioan eta 2/1979 Lege Organikoan ezarritako prozedura jurisdikzionaleko kasuetan bakarrik esku hartu dezakeela argudiatuta.
Ein Daigun Bidi Herri Bilguneak bideratutako eskariari emon dio hori erantzun hori Konstituzionalak. Maiatzaren 30ean Isidro Garalde Mamarru ondarrutarraren askatasuna eskatzeko eta 197/2006 sententzia (Parot doktrina legez ezaguna) bertan behera uzteko eskatzen zituzten 1.890 sinadura eman zizkieten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ararteko Iñigo Lamarkari. Harek egindako harreragaz «pozik» agertu ziren Ein Daigun Bidi ekimeneko ordezkariak.
Eskaria Espainiako Auzitegi Konstituzionalera, Espainiako Espetxe Zuzendaritzara, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira eta Espainiako Herriaren Defendatzailearen bulegora bidaltzeko konpromisoa hartu zuen Lamarkak orduan. Hori eginda, oraingoz Auzitegi Konstituzionalaren erantzuna baino ez dute jaso eskatzaileek.
Elkartasun kanpaina
Joan den martxoan ipini zuten zuten 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! sentsibilizazio kanpaina eta sinadura bilketa. Arartekoagaz egindako bileragaz emon zuten amaitutzat.
Espetxe onurak edo erredentzioak espetxe zigor bakoitzari aplikatzean datza 197/2006 doktrinak; ez presoak guztira bete beharko lituzkeen gehienezko 30 urteko kopuruari, 2006ra arte egiten zen modura. Modu horretan, 1973ko Zigor Kodeagaz epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dauzkaten presoei emondako erredentzioak de facto deuseztatu egiten dizkie Parot doktrina legez ezagutzen denak.
Uztailean 197/2006 doktrina ez dela onargarria esan zion Espainiari Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, aplikatuta «giza eskubideak urratzen» direla. Auzitegiak doktrina horri buruz hartu duen lehenengo erabakia da.
Bizi arteko zigorren kontra
Minutu bat gehiagorik ez! Bizi arteko zigorra eten lelopean, mobilizazioak egingo dira zapatuan eskualdez eskualde. 13:00etan ekimenak egingo dira Bermeoko Talan, Muxikako Areatzan eta Ondarroako Itsasaurren. 197/2006 doktrina ezarrita daukan presorik ez dauden herrietakoei aipatutako herrietara joateko deia egin du Herrirak.
