Bertso jaialdia antolatu dute urriaren 5erako
Lekeitioko udaleko emakume eta berdintasun batzordeak antolatuta Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsolariek bertso saioa eskainiko dute urriaren 5ean Lekeition. Gai jartzailea, Maite Berriozabal izango da, halandabe, be...
Lekeitioko udaleko emakume eta berdintasun batzordeak antolatuta Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsolariek bertso saioa eskainiko dute urriaren 5ean Lekeition. Gai jartzailea, Maite Berriozabal izango da, halandabe, bertsolariei gaiak proposatzeko aukera jarri dute martxan. Gaiak, potxuakmartxan@gmail.com helbidera bialdu behar dira. Bertso jaialdia, Ikusgarri Zineman izango da 22:00etan, eta nahi duenak, txartelak erosteko aukera izango du aurretik, Kultur Etxeko leihatilan. Sarrerak 3 euro balio dituzte.
