Bertsoa oinarri duen dantza ikuskizuna Uhagon kulturgunean
Errimak oinetan, bertsoa oinarri duen dantza ikuskizuna eskainiko du Haatik dantza konpainiak, zapatuan Uhagon kulturguneko terrazan. Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan, baina entzule horiek dantzariak balira? Zelan adi...
Errimak oinetan, bertsoa oinarri duen dantza ikuskizuna eskainiko du Haatik dantza konpainiak, zapatuan Uhagon kulturguneko terrazan. Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan, baina entzule horiek dantzariak balira? Zelan adieraziko lukete belarrietatik jasotakoa dantzaren bidez? Erantzuna, Errimak oinetan emanaldian dago. Taula gainean bost dantzari egongo dira, baina bertsolarien moduan portatuko dira hein batean; eta aurrez grabatutako kantu eta bertsoak entzungo dira bitartean. Ikuskizuna, 20:30ean hasiko da.