Nerea Arrizabalaga eta Mari Carmen Ansorregi: «Gauza berriak sartu nahi izan ditugu, eta neska proba ideia oso ona iruditu zaigu»
Kalbaixoko jai batzordeko kideak dira Arrizabalaga (Mutriku, 1975) eta Ansorregi (Mutriku, 1955). Baserri inguruak, hango bizimoduak ematen dien lasaitasuna maite dute, ezergatik ez aldatzeko beste maite ere; bihar egunerokotasun hori apurtuko delako pozik daude biak. Mari Carmen, zu Ibiri baserrikoa zara. Sokamuturrean egongo diren zezenekin lotura izango duzu, ala? M.C.A. Nere gizonak eta semeek daramate ganadutegia. Nereak dira ganaduak. Kalbaixo Egunean [gaur] eta San Piñastegi Egunean egongo dira gure zezenak. Jaiotan egotea gustatuko zaizu. M.C.A. San Piñastegi Eguna nahikoa konplexua da. Goian kaleak itxita egoten dira, baina portu-an… Ikusteko gehiago gustatzen zait, baina etxekoekin ibiltzeko beldur handiagoa ematen dit. Zelako zezenak ikusiko ditugu? M.C.A. Bat handia izango da. Kalbaixo Eguna da bihar. Goitibeheretan sekula joan zarete? M.C.A. 50 urte egin nituen urtean gauza arraroak egin nituen: inauterietan mozorrotu egin nintzen, sekula ez naizena egin. Eta goitibeheran joan nintzen. Josefina Magaztizar, Mari Carmen San Blas eta hirurok jaitsi ginen, Oskar Pikuan-eta koadrilarekin. Errepikatzeko modukoa da? N.A. Ni gazte-gaztetan joan nintzen, 16-17 urtegaz. Neska koadrila ginen, eta Ondarroan mutilen koadrila genuen. Goitibehera egiten lagundu ziguten, baina uste dut jaitsi danok neskak egin ginela. Plazara sartzeko izugarrizko errebuelta zegoen, eta parkeko pareta jo genuen. Beste behin, oinez beheruntz gentozela, neska gazte batzuek bidetik [...]
Kalbaixoko jai batzordeko kideak dira Arrizabalaga (Mutriku, 1975) eta Ansorregi (Mutriku, 1955). Baserri inguruak, hango bizimoduak ematen dien lasaitasuna maite dute, ezergatik ez aldatzeko beste maite ere; bihar egunerokotasun hori apurtuko delako pozik daude biak.
Mari Carmen, zu Ibiri baserrikoa zara. Sokamuturrean egongo diren zezenekin lotura izango duzu, ala?
M.C.A. Nere gizonak eta semeek daramate ganadutegia. Nereak dira ganaduak. Kalbaixo Egunean [gaur] eta San Piñastegi Egunean egongo dira gure zezenak.
Jaiotan egotea gustatuko zaizu.
M.C.A. San Piñastegi Eguna nahikoa konplexua da. Goian kaleak itxita egoten dira, baina portu-an… Ikusteko gehiago gustatzen zait, baina etxekoekin ibiltzeko beldur handiagoa ematen dit.
Zelako zezenak ikusiko ditugu?
M.C.A. Bat handia izango da.
Kalbaixo Eguna da bihar. Goitibeheretan sekula joan zarete?
M.C.A. 50 urte egin nituen urtean gauza arraroak egin nituen: inauterietan mozorrotu egin nintzen, sekula ez naizena egin. Eta goitibeheran joan nintzen. Josefina Magaztizar, Mari Carmen San Blas eta hirurok jaitsi ginen, Oskar Pikuan-eta koadrilarekin.
Errepikatzeko modukoa da?
N.A. Ni gazte-gaztetan joan nintzen, 16-17 urtegaz. Neska koadrila ginen, eta Ondarroan mutilen koadrila genuen. Goitibehera egiten lagundu ziguten, baina uste dut jaitsi danok neskak egin ginela. Plazara sartzeko izugarrizko errebuelta zegoen, eta parkeko pareta jo genuen. Beste behin, oinez beheruntz gentozela, neska gazte batzuek bidetik urten zuten. Beldurtu egin ziren, eta geuk jaitsi genuen goitibehera. Oso esperientzia ona da.
Eta kalbaixotarren egunean neska proba interesgarria ikusiko da.
N.A. Gauza berriak sartu nahi izaten ditugu, eta hori oso ideia ona iruditu zaigu. Euren marka hobetzera etorriko dira. Bat min hartuta dago, eta ez dakigu zortzirek edo laurek egingo duten proba.
