Zazpi auzipetuei babesa emateko elkarretaratzea egingo da domekan
2009 urteko Antzar Eguneko istiluak direla eta zazpi lagun epaituko dituzte irailaren 20 eta 21ean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketa hori gaitzetsi eta auzipetuei babesa eskaintzeko asmoz, elkarretaratzea egingo da datorren domekan, 13:00etan, ...
2009 urteko Antzar Eguneko istiluak direla eta zazpi lagun epaituko dituzte irailaren 20 eta 21ean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketa hori gaitzetsi eta auzipetuei babesa eskaintzeko asmoz, elkarretaratzea egingo da datorren domekan, 13:00etan, Eskolapean.
Horretaz gainera, sinadura bilketa be egingo dute, eta sinadura horiek bake epaitegian aurkeztuko dituzte astelehenean.
(2009ko Antzar Eguneko istiluak)
Bestealde, herritar talde batek, mozioa aurkeztu zuen udaletxean, besteak beste, domekako deialdian parte hartzeko eskatuz, eta mozio hori landu zuten atzo iluntzean egin zen udalbatzan.
Datorren astean epaituko dituzten zazpi gazteentzako bi eta hiru urte arteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak, eta 120.000 euroko isuna.
64 herritar, deklaratzera
Zazpi gazteez gainera, beste 64 herritar be deitu dituzte deklaratzera. «2009an, jaian murgilduta zegoen edozein herritar edo kanpotar izan zen kolpatua eta kaltetua, beraz, gutariko edozein izan zitekeen horren ondorioak pairatzen legokeena gaur egun be», azpimarratu dute.