Antzar Eguneko auzian inplikatuta dauden kideen absoluzioa exijitu du Bizkaiko Bilduk
Orain dela hiru urte, Lekeitioko Antzar Egunean egon ziren istiluen ondorengo atxilotze eta oraingo epaiketa prozesuari buruzko balorazioa egin du gaur goizean Bildu Bizkaiak Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bertan egon dira auziperatuetako batzuk eta testi...
Orain dela hiru urte, Lekeitioko Antzar Egunean egon ziren istiluen ondorengo atxilotze eta oraingo epaiketa prozesuari buruzko balorazioa egin du gaur goizean Bildu Bizkaiak Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bertan egon dira auziperatuetako batzuk eta testigu gisa deklaratuko duten herritar batzuk be. Errepresio politikagaz amaitu eta Euskal Herrian konponbide demokratiko baten alde urratsak ematen hasteko eskatu diote, “beste behin be” estatu espainiarrari Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilduko bozeramaile Irune Sotok eta Joseba Gezuragak. Era berean, epaiketa bertan behera gelditzea eskatu eta auzi horretan inplikatuta dauden kide guztien absoluzioa exijitu dute.