Itsasgoragatik harrapatuta geratu den familia bat erreskatatu dute
Familia bateko sei kide, tartean jaioberri bat, erreskatatu zituen Gurutze Gorriak joan den asteburuan Ondarroan. Familia lehenengo haitzetan zegoen eta mareak gora egin zuenean harri baten gainean geratu ziren. Gertaera zapatuan izan zen, 16:05ak alde...
Familia bateko sei kide, tartean jaioberri bat, erreskatatu zituen Gurutze Gorriak joan den asteburuan Ondarroan. Familia lehenengo haitzetan zegoen eta mareak gora egin zuenean harri baten gainean geratu ziren. Gertaera zapatuan izan zen, 16:05ak aldera Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenez.
Gurutze Gorrikoei familiako kide batek deitu zien, mugikorragaz. Gurutze Gorriak itsasotik erreskatatu zituen familiako sei kideak (lau heldu eta bi ume).