Marabilli Sormen Festibala aurkeztu dute gaur Ondarroan
Jaialdiak duela bi urte zendu zen Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarrari omenaldia egitea du helburu, besteak beste. Urriaren 11n hasi 14ra arte luzatuko da. Egun horietan, egunero, hainbat ekintza egingo dira. Herriko sormena goratzea du helburu jaialdiak. Horretarako, herritarren parte hartzea eskatu dute antolatzaileek. Marabilli Sormen Festibalak bere web orria be abian jarri du.Besteak beste, jaialdian parte hartuko dute Marlango taldeak, Ruper Ordorikak, Roberto Mosok, Toti Martinez de Lezeak, Maialen Lujanbiok, Alex Angulok, Mikel Urdangarinek, Mikel Urmenetak, Patxo Telleriak eta Asier Altunak. (Argia Ituarte Ondarroako alkatea jaialdiko antolatzaile Kirmen Uribe eta Txomin L. Aramaiogaz) Bideoa ikusi. Marabilli festibala, zer da? Jaialdiak zinea, literatura, artea, diseinua eta musika elkartuko ditu. Argita Ituarte Ondarroako alkatearen esanetan, “jaialdiak herriko eta herritarren sormena bultzatzea bilatzen du. Eta Ondarroa horren adibide da”. Marabilli Sormen Festibala diruz lagundu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ondarroako Udalak. “Pozgarria da leku eta mondu ezberdinetako agenteek jaialdi hau antolatzen lagundu izana”, adierazi du Kirmen Uribe idazle ondarrutar eta Aramaioren lagunak. Aurkezpena amaitzeko, Uribek Aitzol Aramaioren esaldia ekarri du gogora: “Bixitxi marabillosu de”. Egitaraua: Urriak 11, eguena - 20.00: Manuel Elu eta Kresala Musika Banda Kalekutzeko eskaileretan. Arraun Taldeko Arraunlarien pasilloa. - 20.30: Sormena hamar minututan. Maialen Lujanbio, Alex Angulo, [...]
Jaialdiak duela bi urte zendu zen Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarrari omenaldia egitea du helburu, besteak beste. Urriaren 11n hasi 14ra arte luzatuko da. Egun horietan, egunero, hainbat ekintza egingo dira. Herriko sormena goratzea du helburu jaialdiak. Horretarako, herritarren parte hartzea eskatu dute antolatzaileek. Marabilli Sormen Festibalak bere web orria be abian jarri du.Besteak beste, jaialdian parte hartuko dute Marlango taldeak, Ruper Ordorikak, Roberto Mosok, Toti Martinez de Lezeak, Maialen Lujanbiok, Alex Angulok, Mikel Urdangarinek, Mikel Urmenetak, Patxo Telleriak eta Asier Altunak.
(Argia Ituarte Ondarroako alkatea jaialdiko antolatzaile Kirmen Uribe eta Txomin L. Aramaiogaz)
Jaialdiak zinea, literatura, artea, diseinua eta musika elkartuko ditu. Argita Ituarte Ondarroako alkatearen esanetan, “jaialdiak herriko eta herritarren sormena bultzatzea bilatzen du. Eta Ondarroa horren adibide da”.
Marabilli Sormen Festibala diruz lagundu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ondarroako Udalak. “Pozgarria da leku eta mondu ezberdinetako agenteek jaialdi hau antolatzen lagundu izana”, adierazi du Kirmen Uribe idazle ondarrutar eta Aramaioren lagunak.
Aurkezpena amaitzeko, Uribek Aitzol Aramaioren esaldia ekarri du gogora: “Bixitxi marabillosu de”.
Egitaraua:
Urriak 11, eguena
– 20.00: Manuel Elu eta Kresala Musika Banda Kalekutzeko eskaileretan. Arraun Taldeko Arraunlarien pasilloa.
– 20.30: Sormena hamar minututan. Maialen Lujanbio, Alex Angulo, Felix Beristain, Xabier Iriondo eta Mikel Urmeneta kofradia zaharrean. Txo Antzerki Kolektiboa.
– 22.30: Marlango eta Lurra (Iñigo Muguruzaren egitasmo berria) Kafe Antzokian.
Urriak 12, barikua
–19.00: Nire sekuentzia kuttunak. Asier Altunaren (“Aupa Etxebeste!” eta “Bertsolari” filmen zuzendaria) zine-lantegia kofradia zaharrean.
– 21.00: Ramon Churrucaren performancea Jai Braianen.
– 22.30: Tribute to Aitzol Kafe Antzokian: Gorka Urbizu, Mikel Urdangarin, El Deseo del Doctor, Bingen Mendizabal, Piztiak, Fignuh Experience Duo, Rafa Rueda, Jonny Gerriwelt…
Urriak 13, zapatua
– 12.00: Matineea zinean. Euskal zinema lehen eta orain: Au Pays des Basques, XX. mende hasierako dokumentala Euskadiko Filmategiko zuzendari Josean Fernandezek aurkeztua. Ondotik, Josu Veneroren En un paisaje imaginado, Jose Antonio Sistiaga margolari abangoardistari buruzko filma.
– 13.00: Toti Martinez de Lezea, Euskal kostaldeko emakumeak. Likona Dorreko plazatxoan. Aurretik, Tramana ta Brix antzezlana egingo dute Jone Begara eta Ane Martinez gazteek, Ana Elordiren zuzendaritzapean.
– 14.00: Triki-poteoa. Xabi Aburruzagarekin. Alamedatik hasita.
– 18.00: Erromeria musika plazan.
– 19.00: Zine Gala Bide Onera Zineman. Herriko dantzarien pasilloa eta agurra familiakoei.
Aitzol Aramaiori gorazarrea. Roberto Mosoren hitzak, Josu Aranbarriren bideoa.
Aitzol Aramaio I laburmetrai leihaketako finalistak.
Estreinaldia: Bypass, Patxo Telleria eta Aitor Mazo. Zuzendaria eta Sara Cozar eta Mikel Losada aktoreen parte hartzearekin.
– 22.30 Ruper Ordorika eta Markos Unzeta Kafe Antzokian.
– 01.00: Toro y la niña del frenesí, Jai Braianen.
Urriak 14, domeka
– 12.00: Matinéea zinean. Ondarroako zinegileak. Estreinaldia: “Work in Progress”. Josu Badiola eta ikus-entzunezko Mondragon Unibertsitateko ikasleak. Aurretik, Josu Truebaren “Kuidadokemuerden”, Kubako punk mugimenduari buruzko dokumentala.
– 19.00: Mahai-ingurua. ““Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri?”. Euskal kazetari ezagunek hartuko dute parte. ASKARAKO ausnarketa zikloa. Gerediaga elkartea. Kafe Antzokian.
– 20.30: Zinea kafe antzokian. Fermin Muguruzaren “Next Music Station: Marocco”, Al Jazeerako lanak. Ferminek berak aurkeztuko du testu bidez.
Eta gainera, Alain Urrutiaren murala, Alai tabernatik gauero Txarloten filmak, eta herriko artistak lanean kalean.

