Amets Txurruka: “Euskaltel-Euskaditik kanpo utzi naute eta ez dut uste hain maila txarra eman dudanik”
Atzo (martitzenean) esan zioten Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldetik kanporatuko zutela. “Momentuz ez dut nahi gai honen gainean adierazpen gehiegi egin. Orain beste batzuk dira hitz egin behar dutenak. Zuzendaritzak esan behar du zer dela eta hartu duten erabakia. Nik uste ez dudala hain maila txarra eman”. Albisteak ezustean harrapatu duela be gaineratu du. “Ez nuen espero, baina beno, zer egingo diogu ba?”. Txurruka orain beste talde batzuk begiratzen dabil. “Horretan nabil”. Bien bitartean, Euskaltel-Euskadi taldeko arduradun Igor Galdeano jarri da eta berea izan da Txurruka kanporatzeko erabakia. “Batzuk barruan geratu dira, beste batzuk sartu egin dira eta beste batzuk, nire moduan, kanpoan geratu gara”.
Atzo (martitzenean) esan zioten Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldetik kanporatuko zutela. “Momentuz ez dut nahi gai honen gainean adierazpen gehiegi egin. Orain beste batzuk dira hitz egin behar dutenak. Zuzendaritzak esan behar du zer dela eta hartu duten erabakia. Nik uste ez dudala hain maila txarra eman”. Albisteak ezustean harrapatu duela be gaineratu du. “Ez nuen espero, baina beno, zer egingo diogu ba?”.
Txurruka orain beste talde batzuk begiratzen dabil. “Horretan nabil”. Bien bitartean, Euskaltel-Euskadi taldeko arduradun Igor Galdeano jarri da eta berea izan da Txurruka kanporatzeko erabakia. “Batzuk barruan geratu dira, beste batzuk sartu egin dira eta beste batzuk, nire moduan, kanpoan geratu gara”.
