Cikautxok Txinan duen lantegia ofizialki inauguratu du
Mondragon taldeko Cikautxo kooperatibak Txinako Kunshan hirian duen lantegia ofizialki inauguratu du . Cikautxok Mondragon taldeko Fagor Ederlan kooperatibagaz elkarlanean egin du inaugurazio ekitaldia. Cikautxoko arduradunen esanetan, “Txinan os...
Mondragon taldeko Cikautxo kooperatibak Txinako Kunshan hirian duen lantegia ofizialki inauguratu du . Cikautxok Mondragon taldeko Fagor Ederlan kooperatibagaz elkarlanean egin du inaugurazio ekitaldia. Cikautxoko arduradunen esanetan, “Txinan oso garrantzitsua da lantegiei inaugurazio ofiziala egitea eta horregatik, bertako bezeroei begira, inauguratu dugu”.
Izatez iaz zabaldu zuen Cikautxok Txinako lantegia. “Orduan ostera, ez genuen inauguratu. Bezero baten eskaerari erantzuteko jarri zen martxan lantegia. Orain ostera, bezero gehiago bilatu ditugu eta lantegiaren ekoizpena egonkortzen hasi da. Fagor Ederlanek bere lantegia inauguratu behar zuenez, guk be berdina egitea pentsatu genuen. Baina lantegia iaztik dago martxan”.
40 milioi euroko inbertsioa egin dute Cikautxok eta Fagor Ederlanek Txinako lantegietan. Mondragon taldeak jakin eragin duenez, hurrengo bost urteetan “nabarmenki” haztea espero dute -erosketetan %10etik %25era, eta salmentetan %12tik %26ra-. Horrela adierazi du Mondragon taldeko lehendakariak lantegi berrien inaugurazio ekitaldian.
Mondragon taldea 1985. urtean sartu zen Txinan. Gaur egun 18 filial ditu, salmentarako 22 bulego eta erosketetarako beste lau. 2.000 langile ditu herrialdean.