Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Igor Urresti atxilotu dute Ondarroan, ETAri laguntzea egotzita

Atzo gauean, gauerdian, atxilotu zuten Urresti, eta bere etxea be miatu egin du Espainiako Poliziak. Urresti inkomunikatzeko agindua eman du Javier Gomez Bermudez epaileak. Madrilera eraman aurretik Bilbora eramango dute, mediku batek ikus dezan. “Erakunde terroristaren laguntzaile” izatea leporatzen diote, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Etxea miatzean dokumentu ugari eta informatika tresnak eraman dituzte Urrestiren etxetik. Poliziak bost orduz aritu dira miaketa egiten, gauerditik goizaldeko bostak arte. Poliziako iturriek berri agentziei azaldu dietenez, gaur gauean  Madrilera eramango dute, Espainiako Poliziaren komisaria batera. Lehenago, Bilbora eramango dute sendagile batek ikus dezan. Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek inkomunikazioa ezarri dio. Senitartekoak Bilbon egon dira gaur goizean, Kepa Manzisidor abokatuaren bulegoan. Ez abokatuak, ez senideek, ez dute eduki jakiterik atxilotua non dagoen. Abokatuaren bitartez, Urresti konfiantzazko sendagile batek ikusteko eskaria bideratu du gaur bertan. «Nire anaia sendagilea da, eta forenseagaz batera bada be, anaiak Igor ikustea eskatu dugu», azaldu du Urrestiren osaba batek, gaur, abokatuaren bulegotik atera ostean. Bihar goizean da joatekoa Espainiako Auzitegi Nazionalera (Madril, Espainia) Kepa Manzisidor abokatua, Urresti non dagoen jakin asmoz. Atxiloketa salatzeko gaur, 20:00etan, hitzordua jarri dute Alamedan. Atxiloketa salatu eta Urrestiri babesa erakusteaz gain, momentura arte dagoen informazioa be plazaratuko dute. Barikuan, 19:00etan, Gernikako akordioa sinatu [...]

Ondarroako Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2012/09/19
Atzo gauean, gauerdian, atxilotu zuten Urresti, eta bere etxea be miatu egin du Espainiako Poliziak. Urresti inkomunikatzeko agindua eman du Javier Gomez Bermudez epaileak. Madrilera eraman aurretik Bilbora eramango dute, mediku batek ikus dezan. “Erakunde terroristaren laguntzaile” izatea leporatzen diote, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Etxea miatzean dokumentu ugari eta informatika tresnak eraman dituzte Urrestiren etxetik. Poliziak bost orduz aritu dira miaketa egiten, gauerditik goizaldeko bostak arte. Poliziako iturriek berri agentziei azaldu dietenez, gaur gauean  Madrilera eramango dute, Espainiako Poliziaren komisaria batera. Lehenago, Bilbora eramango dute sendagile batek ikus dezan. Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek inkomunikazioa ezarri dio. Senitartekoak Bilbon egon dira gaur goizean, Kepa Manzisidor abokatuaren bulegoan. Ez abokatuak, ez senideek, ez dute eduki jakiterik atxilotua non dagoen. Abokatuaren bitartez, Urresti konfiantzazko sendagile batek ikusteko eskaria bideratu du gaur bertan. «Nire anaia sendagilea da, eta forenseagaz batera bada be, anaiak Igor ikustea eskatu dugu», azaldu du Urrestiren osaba batek, gaur, abokatuaren bulegotik atera ostean. Bihar goizean da joatekoa Espainiako Auzitegi Nazionalera (Madril, Espainia) Kepa Manzisidor abokatua, Urresti non dagoen jakin asmoz. Atxiloketa salatzeko gaur, 20:00etan, hitzordua jarri dute Alamedan. Atxiloketa salatu eta Urrestiri babesa erakusteaz gain, momentura arte dagoen informazioa be plazaratuko dute. Barikuan, 19:00etan, Gernikako akordioa sinatu zutenek agerraldia egingo dute Ondarroako Udaleko batzar aretoan. Urrestiren atxiloketarekin, 27 dira ETArekin nolabaiteko lotura izatea egotzita aurten atxilotutako euskal herritarrak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.