Urrestiren atxiloketa salatzerakoan Ertzaintza agertu da Alamedara
20:00etan zegoen jarrita hitzordua, Alamedan. Ordurako Ertzaintzaren hiru furgoneta zebiltzan herrian. Elkarretaratzea egin aurretik, asanbladan, Urresti 06:00etan Bilbaoko anatomiko forentsetik pasatu dela eta “ondo” zegoela jakinarazi dut...
20:00etan zegoen jarrita hitzordua, Alamedan. Ordurako Ertzaintzaren hiru furgoneta zebiltzan herrian. Elkarretaratzea egin aurretik, asanbladan, Urresti 06:00etan Bilbaoko anatomiko forentsetik pasatu dela eta “ondo” zegoela jakinarazi dute.
20:15ak aldera Ertzaintzaren hiru furgoneta Alamedara sartu dira eta ezker abertzaleak bandoak botatzeko erabiltzen duen ibilgailura sartu eta autoko paperak kendu dituzte, herritarren txistu eta oihu artean. 20 minutu inguru egon dira Alameda aurrean. Bien bitartean elkartuta zeuden herritarrak Igor askatu eta Hau al da zuen bakea bezalako lemak aireratu dituzte.
20 minutu eta gero, gutxi gora behera, lau ertzain Musika Plazara igo eta pankarta bat kendu dute. Jarraian Ertzaintza joan egin da. Elkarretaratzea Eusko Gudariak abestia abestuz amaitu da. Azkenean ez da manifestaziorik egin.
