Espainiako Autokros Txapelketa irabazi du Arkaitz Uranga markinarrak
Citroen Saxoaren bolantean eta 1.600 zilindradara arteko mailan Espainiako Autokros Txapelketa irabazi du Uranga markinarrak. Txapelketa sei lasterketek osatu dute eta Urangaren eta Ivan Posadoren arteko buruz burukoa izan da ia beti. Urangak hiru last...
Citroen Saxoaren bolantean eta 1.600 zilindradara arteko mailan Espainiako Autokros Txapelketa irabazi du Uranga markinarrak. Txapelketa sei lasterketek osatu dute eta Urangaren eta Ivan Posadoren arteko buruz burukoa izan da ia beti. Urangak hiru lasterketa irabazi ditu, birritan bigarren geratu da eta behin ezin izan zuen amaitu arazo teknikoengatik. Beraz, Miranda de Ebroko azken lasterketan erabaki zen txapelduna. Miranda de Ebroko azken lasterketan bigarren amaitu zuen, baina, puntuen laguntzagaz txapeldun bilakatu zen.