Euskaraz bizitzeko nahia adieraziko dute herritarrek lasterketen bitartez
Zapatuan egingo diren Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketetan parte hartzeko deialdia egin dute gaur eguerdian Natxi Aranburu, Xabier Arrate eta Irma Etxeberria, EA, Lekeitio eta Markina-Xemeingo ordezkariek. Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez e...
Zapatuan egingo diren Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketetan parte hartzeko deialdia egin dute gaur eguerdian Natxi Aranburu, Xabier Arrate eta Irma Etxeberria, EA, Lekeitio eta Markina-Xemeingo ordezkariek. Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izango da.
Lea-Artibai eta Busturialdeari dagokionez, EAn, Lekeition eta Markina-Xemeinen antolatu dituzte lasterketak, eta familia giroan egiteko moduko ekimena izango da. «Famili artean lasterka egin, euskararen aldarrikapena zabaldu, eta ongi pasatzea da helburua», azaldu zuten bertoko hiru ordezkariek.
Zapatu goizean egingo dituzte lasterketak Lekeition, eta horregaz batera argazkiak atera eta erakusketa be egingo da. Lasterketen amaieran, oinezkoen ibilbidea egingo da, eta oinez, zein patinekin egin ahal izango da bidea. Dinamika osotzeko asmoz, gainera, Badok4 taldearen kontzertua egongo da iluntzean, eta bertan, 60. hamarkadatik gaur egunera arteko euskal taldeen ibilbidea ezagutzera emongo dute musika eta azalpenekin baliatuz.
Egitaraua:
- 11:00. Herri lasterketak plazan. Umetxoak (200m), Txikiak (500m), Gazteak (1000m) eta helduak (5000m). Amaieran oinezkoen ibilbidea.
- 19:00. Badok4 taldea Azkue Aretoan. 60. hamarkadatik gaur egunera arteko euskal musikaren ibilbide historikoa. Sarrera 2 euro.