Goierri Zirkuituko lehen BTT martxa lehiatuko da zapatuan Amallo inguruetan
Hiru BTT martxa hartuko dituen Goierri Zirkuitua jokatzen hasiko dira zapatuan, Amallon. Azken urteetan Arnoate Zirkuitua izan dena Goierri Zirkuitua izatera pasatu da aurten, eta hiru proba hartuko ditu bere baitan: Amallokoa, Arretxinagakoa eta Aules...
Hiru BTT martxa hartuko dituen Goierri Zirkuitua jokatzen hasiko dira zapatuan, Amallon. Azken urteetan Arnoate Zirkuitua izan dena Goierri Zirkuitua izatera pasatu da aurten, eta hiru proba hartuko ditu bere baitan: Amallokoa, Arretxinagakoa eta Aulestikoa. Lehenengo martxa, Amallokoa izango da eta 09:30ean irtengo dira parte hartzaileak Amallo inguruetan zehar ibiltzera. Hiru ibilbide edukiko dituzte aukeran: 44 kilometroko luzea, 36 kilometroko ertaina, eta 26kilometroko laburra. Martxan parte hartu nahi dutenek proba hasi aurretik emon behar dute izena, eta antolatzaileek jakitera emon dutenez, halantxe egin beharko da Zirkuituko martxa guztietan.
Hiru martxak, hiru asteburu jarraietan egingo dira. Horrela, bigarrena, Arretxinagan izango da irailaren 30ean, eta hirugarrena, urriaren 6an Aulestin. Bi martxa horiek 10:00etan hasiko dira.