Igor Urresti bihar pasatuko dute epailearen aurretik
Igor Urresti Osa bihar arratsaldean pasatuko dute Javier Gomez Bermudez epailearen aurretik, 16:00etatik aurrera. Ordura arte, inkomunikazio egoeran jarraituko du ondarrutarrak. Epaileak, bestalde, uko egin dio senitartekoek konfiantzazko mediku batek...
Igor Urresti Osa bihar arratsaldean pasatuko dute Javier Gomez Bermudez epailearen aurretik, 16:00etatik aurrera.
Ordura arte, inkomunikazio egoeran jarraituko du ondarrutarrak. Epaileak, bestalde, uko egin dio senitartekoek konfiantzazko mediku batek ikusteko egindako eskariari, «presoak zaintzea bere ardura» dela eta «ezelako premiarik» ikusten ez duela argudiatuta.
Atxiloketa tarteko, asanblada informatiboa egin zen atzo iluntzean Alamedan. Ordurako Ertzaintzaren hiru furgoneta zebiltzan herrian. Asanblada hasita, 20:15 aldera, hiru furgonetak Alameda aurrera ailegatu ziren. Ezker abertzaleak herritarrei ekimenen berri emoteko erabiltzen duen autora gerturatu eta ibilgailuaren paperak hartu zituzten agenteek. Manifestazioan atera ezinda, Igor askatu, Demokrazia Euskal Herriarentzat, Hau al da zuen bakea? aldarrikapen oihuei egin zieten tartea Alamedan batutakoek.
Hogeitabost bat minutu beranduago alde egin zuten ertzainek. Aurretik, Musika Plazatik zintzilikatuta zegoen Urrestiren aldeko pankarta bat kendu zuten.
Herri batzarra, zapatuan
Azkan atxiloketa tarteko, eguaztenerako deituta zegoen herri batzarra zapatuan egingo da Kofradia Zaharrean, 17:00etan.
