Aparteko giroa ekarri du San Jeronimok jai eremura
Pozik daude San Jeroninoko auzotarrak jaiek eduki duten erantzunarekin. Hiru eguneko balorazioa oso ona da. Ostiraleko kontzertuan batu zen jende gutxien, baina zeudenek ondo baino hobeto pasatu zuten. Rock doinuak 04:00ak arte luzatu ziren. Kraussk eta Drongenerdsek dena eman zuten. Zapatura jauzi eginda, bertso afariak 140 bat lagun batu zituen mahaiaren bueltan. Andoni Egañak ez zuen izan etortzerik. Saria eman zioten beste nonbait. Haren lekuan Aitor Mendiluze aritu zen bertsotan. Sebastian Lizasok eta biek saio ederra eskaini zuten, umorez betetakoa. Haiekin batera, Mutrikuko Bertso Eskolakoek ere hartu zuten hitza. Amaitzeko gogorik ez, eta luze joan zen saioa. DJ Modestok hartu zuen ondoren testigua. Iragarritakoa baino beranduago hasita, 06:00ak arte aritu zen. Jendea oso-oso animatuta egon zen. Mijoa nagusi Meza jendetsuarekin hasi zen San Jeronimo eguna, eta asko izan ziren garai bateko tresnen museoa bisitatu zutenak. Eguraldia lagun, gazteen arteko herri kirolek ikusmina piztu zuen: bi taldetan banatu ziren neska-mutilak. Batetik San Jeronimo; bestetik Mijoa. Trontzan, sokatiran, txapela botatzen… neurtu zituzten indarrak. Olgeta-benetan, Mijoak irabazi zuen. Irrien Lagunek txiki utzi zuten jai eremua. Ume zein nagusiek ondo pasatu zituzten arratsalde partean. Argazkiak ikusgai: Bestalde, hauek izan ziren zozketaren zenbaki saridunak: 1. saria: 2.724. Sariduna agertu zen. Bigarren zenbaki saritua 4.045 izan [...]
Pozik daude San Jeroninoko auzotarrak jaiek eduki duten erantzunarekin. Hiru eguneko balorazioa oso ona da.
Ostiraleko kontzertuan batu zen jende gutxien, baina zeudenek ondo baino hobeto pasatu zuten. Rock doinuak 04:00ak arte luzatu ziren. Kraussk eta Drongenerdsek dena eman zuten.
Zapatura jauzi eginda, bertso afariak 140 bat lagun batu zituen mahaiaren bueltan. Andoni Egañak ez zuen izan etortzerik. Saria eman zioten beste nonbait. Haren lekuan Aitor Mendiluze aritu zen bertsotan. Sebastian Lizasok eta biek saio ederra eskaini zuten, umorez betetakoa. Haiekin batera, Mutrikuko Bertso Eskolakoek ere hartu zuten hitza. Amaitzeko gogorik ez, eta luze joan zen saioa.
DJ Modestok hartu zuen ondoren testigua. Iragarritakoa baino beranduago hasita, 06:00ak arte aritu zen. Jendea oso-oso animatuta egon zen.
Mijoa nagusi
Meza jendetsuarekin hasi zen San Jeronimo eguna, eta asko izan ziren garai bateko tresnen museoa bisitatu zutenak.
Eguraldia lagun, gazteen arteko herri kirolek ikusmina piztu zuen: bi taldetan banatu ziren neska-mutilak. Batetik San Jeronimo; bestetik Mijoa. Trontzan, sokatiran, txapela botatzen… neurtu zituzten indarrak. Olgeta-benetan, Mijoak irabazi zuen.
Irrien Lagunek txiki utzi zuten jai eremua. Ume zein nagusiek ondo pasatu zituzten arratsalde partean.
Bestalde, hauek izan ziren zozketaren zenbaki saridunak: 1. saria: 2.724. Sariduna agertu zen. Bigarren zenbaki saritua 4.045 izan da; eta ordezkoa 2.882.
