Berriatuan emongo diote hasiera Bizkaiko Bertsolari Txapelketari, domekan
Gaur goizean aurkeztu dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Bilbon, eta txapelketako lehenengo saioa Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko dute, domekan, 17:30ean. Bost bertsolari igoko dira oholtza gainera, Leire Bilbao aurkezlearen aginduetara. Iratxe Ibarra markinarra izango da Lea-Artibaiko bertsolari bakarra domekan, eta Busturialdekoa Xabier Enbeita gernikarra. Horiekin batera, Imanol Uria, Inazio Vidal eta jone Larrinaga izango dira. Txapelketa iragartzeko bideoa ikusi.
Gaur goizean aurkeztu dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Bilbon, eta txapelketako lehenengo saioa Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko dute, domekan, 17:30ean. Bost bertsolari igoko dira oholtza gainera, Leire Bilbao aurkezlearen aginduetara. Iratxe Ibarra markinarra izango da Lea-Artibaiko bertsolari bakarra domekan, eta Busturialdekoa Xabier Enbeita gernikarra. Horiekin batera, Imanol Uria, Inazio Vidal eta jone Larrinaga izango dira.
