Gipuzkoako Batzar Nagusiek ontzat eman dute Mutrikuk 450.000 euroko kreditua eskatzea
Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Mutrikuk kreditu hori eskatzea. Joseba Palenzuela alkateak Batzar Nagusiek hartutako erabakia txalotu du eta eskertu egin die. Palenzuelaren esanetan, herriaren egoera ekonomikoak etorkizuneko planak bertan behera ...
Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Mutrikuk kreditu hori eskatzea. Joseba Palenzuela alkateak Batzar Nagusiek hartutako erabakia txalotu du eta eskertu egin die. Palenzuelaren esanetan, herriaren egoera ekonomikoak etorkizuneko planak bertan behera gelditu arazi ditu eta kreditua eskatzeko baimena eskuetan dutela, orain, etorkizunari beste modu batera begiratu ahal diotela gaineratu du. Osoko bilkuran EAJk eta Bilduk herriko egoera ekonomikoaren errua elkarri egotzi diete.
Bide beretik, Palenzuelak Mutrikuk aurrerantzean Gipuzkoako Ogasun Batzordearekin batera lan egingo duela gaineratu du. “Ez bakarrik foru arauek hori esaten dutelako. Baizik eta guk geuk ere nahi dugulako”. Palenzuela ez da sartu EAJren eta Bilduren arteko akusazioetan.
